Gure eskerrik beroena igandean Arabako Ikastolon jaian laguntzera zein Aresketa Ikastolak eskainitako programa oparoaz disfrutatzera hurbildutako guztioi!
Taupadak berpiztu!
OROKORRA
OHIKO BATZAR OROKORRAREN LABURPENA
Ekainaren 10ean 2026 urteko Ohiko Batzar Orokorrean hartutako erabakiak eta landutako gaien laburpena hemen:
OPORRETAN EDONORA ZOAZELA, ERAMAN EUSKARA ZUREKIN!
Ikastolako HIZPRO eta Kriskitin taldeek elkarlanean, udarako erronka luzatu digute Ikastolako komunitate osoari, oporretan edonora goazela, euskara gurekin eramateko kontratua sinatu dezagun.
ARITUZ, UDARAKO BALIABIDE BILDUMA
Udan euskararekin gozatzeko baliabideak 0-6, 6-12, 12-16 eta +16 adin tarteetarako egokituak eskaintzen duen plataforma digitala, Euskal Herriko Ikastolen eskutik.
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
TXINTXIBURDUNTZI EGUNA
Ostegunean ez ekarri hamaiketakorik, 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin txintxiburduntzi eguna ospatuko dugu!
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA
Ekainaren 18an, osteguna, DBHkoen ikasturte amaierako txangoa burutuko dugu Arakaldora.
Ikasleak ohiko ordutegian etorriko dira Ikastolara bertotik Arakaldora abiatzeko. Arakaldotik bueltan 13:30ak aldera abiatuko gara Laudiorantz.
Goiz pasa egingo dugu Arakaldon eta berton parrillada eta freskagarriak izango ditugu denontzat. Egun horretan ez da jantoki zerbitzurik egongo.
EKAINAREN 19KO ORDUTEGIA
Ekainaren 19an, ikasturteko azken egunean, DBHko ikasleen ordutegia 10:00etatik 12:00etara bitartekoa izango da eta ez da jantoki zerbitzurik egongo.
Garraioa darabilten ikasleek ohiko ordutegian, 9:00etarako, Ikastolara etortzeko zerbitzua izango dute. Bueltarako berriz, 12:15ean abiatuko den garraio zerbitzua izango dute.