Skip to main content

Astekaria 2026.06.02

Irudia
Astekariaren ataria
Irudia

ARABA EUSKARAZ JAIAK EGITARAU OPAROA PRESTATU  DU EKAINAREN 14RAKO

2026ko Arabako Euskaraz jaiak egitarau oparoa eskainiko du 3 gunetan banatuta, Amurrioko parkean kokatuko da nagusia eta beste bi Refor aldeko bi txoko bereiztuetan.

IRAKURRI HEMEN

16 LAGUNTZAILE BEHAR DITUGU 

Laudio Ikastolari  hainbat txanda betetzea egokitu zaio Arabako Ikastolon jai egunean. Oraindik laguntzaileen erdia lortu behar dugu ekainaren 14an aritzeko. Bete gabe dauden lanak trafikoan, txosnatan edari zein janaria zerbitzatzen eta kafe guneetako arratsaldeko txandatan kokatzen dira. Jaiaren biharamunean ere bi laguntzaile beharko dira goizean desmuntaketa lanetan aritzeko.

Animatu izena ematen!

IZENA EMAN

OROKORRA                                               


EUSKALTZALEON MARTXARAKO EGITARAUA ETA AIARALDETIK JOATEKO AUTOBUSA

Ekainaren 13an hitzordu garrantzitsua izango dugu euskaltzaleok Iruñean. Goizetik hasitako egitaraua izango da berton eta 17:00etan Gazteluko plazan elkartuko diren 3 zutabeak abiatuko dira euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzeko.

Aiaraldetik autobusa abiatuko da goizetik, 9:45ean Aretatik, 10:00etan Laudiotik eta 10:15ean Amurriotik. Txartelak salgai izango ditugu Ikastolako idazkaritzan ekainaren 8ra arte.

IRAKURRI GEHIAGO

Irudia

EKAINAREN 10EKO  OHIKO BATZAR OROKORRERAKO TXOSTENA

Ohiko Batzar Orokorrak  landuko dituen gai nagusien azalpena eskaintzen duen txostena argitaratu berri dugu.

IRAKURRI HEMEN

Irudia

BATZAR OROKORRERAKO METODOLOGIA ETA HAUTAGAITZA AURKEZPENA

Ohiko Batzarra 18:00etan hasiko da bigarren deialdiarekin batera. Oraingoan Artezkaritza Kontseilua eta Zaintza Batzordea berriztatuko dira. Bazkideek berton parte hartzeko haugaitza aurkeztu ahal izango dute Ikastolako idazkaritzan, ondorengo galdetegiaren bidez zein Batzarrean bertan.

Behar dutenek haurtzaindegi zerbitzua izango dute. Horretarako izena eman beharko dute ekainaren 8rako ondorengo galdetegiaren bidez.

HAURTZAINDEGI ESKAERA

DEIALDIA IRAKURRI

HAUTAGAITZA KOMUNIKATU

BOTU ESKUORDETUA

Irudia

EKAINAREN 5ETIK GOIZEKO JARDUNEAN  ARITUKO GARA

Oporrak ate joka ditugu dagoeneko eta bitartean, ekainaren 5etik aurrera, goizeko jardunean arituko gara etapa guztietan, Jantokiko funtzionamendua ere asteazkenetako berbera izango delarik.

Eskolaz Kanpoko Ekintzak aste honetan amaituz joango dira esleituta duten egunaren arabera.

Idazkaritzako ordutegia uztailaren 10a bitartean 8:00etatik 15:00etara luzatuko da.

Irudia

MUNDU BAT GKE-k SAHARARAKO ELKARTASUN BIDAIARI BURUZKO LABURMETRAIA AURKEZTUKO DU EKAINAREN 4AN

Laudio Ikastolako 8 ikasle aritu ziren Gobernuz Kanpoko Erakundearen proiektuan. 

Laburmetraia ekainaren 4an, osteguna, 17:30ean aurkeztuko dute Herriko Plazako gela balioanitzean.

IRAKURRI GEHIAGO

Ostiralean, hilak 5, Bilboko Bizkaia Aretoko Baroja auditorioan proiekzio bat eskainiko da 17:00etan.

Irudia

LAUDIO TXIKI                                           

UDAKO OPORRETAKO EGUN BEREZIAK

HAURTZAINDEGI EGUNEN ANTOLAKETA


 Ikastolako gainerako etapek jai izango duten egunetan (neguko eta udaberriko eta udako oporretan adibidez), Laudio Txikiko haurrek  Ikastolara etortzeko izango duten egutegi eta ordutegia ezagutu beharra dugu.

Horretarako, 0, 1 eta 2 urteko haurren familiei ondorengo galdetegia betetzea eskatzen dizuegu; udako oporretako haurtzaindegi egunetan, Ikastolara etorriko zareten egunak eta erabiliko duzuen ordutegia zehaztuz.

Mesedez, ekainaren 9a baino lehen erantzun:

ARGIBIDEAK

GALDETEGIA

HAURTZAINDEGI EGUTEGIA

TXANGO EGUNAREN ALDAKETA

Ikasturte amaierako txangoa, bihar, hilak 3, burutuko dugu Urduñako La Muera Parkera

ARGIBIDEAK

HAUR HEZKUNTZA                        


ETAPAKO IBILALDIA GARAIO PARKERA

Ikasturte amaierako ibilaldia burutu dute 3, 4 eta 5 urteko ikasleek Garaio Parkera.

IKUSI HEMEN

Irudia

HASI PRESTATZEN UR FESTARAKO!

Ikasturte amaierako egun eguzkitzu batean UR FESTA egingo dugu Haur Hezkuntzan. Egun zehatza bezperan iragarriko dugu, bitartean, hasi prestatzen krema babesgarria etxetik emanda ekar dezaten  eta baita ondengo argibideak ere: bainujantzia jantzita ekarriko dute eta poltsa batean barruko arropa, txanklak, lehorkin txikia, eguzkitako krema eta urarekin jolasteko trasteren bat (botila txikia, ontzia, ur pistola txikia…), dena izenarekin, ez ahaztu gero!

LEHEN HEZKUNTZA                   


IKASTURTE AMAIERAKO IBILALDIAK IRUDIETAN

LH1-2

LH3-4

LH5-6

Irudia

DBH                                                                          

 

BATXILERGOA                                       

BATXILERGO 1. MAILAKO OHIKO EBALUAZIOAREN EMAITZAK

Ekainaren 8an, astelehena, Batxilergoko 1. mailako ohiko ebaluazioaren emaitzak jakinaraziko zaizkie ikasle eta familiei.

 

USaPe PROBAK HASI DIRA BATXILERGO 2KO IKASLEENTZAT

ZORTE ON!

Irudia
Irudia

 

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA LAUDIO TXIKIN 2026 3. hiruhilabetea ekaina.pdf
2 urtekoen txangoa Urduñara - data aldaketa.pdf
Asanblada txostena 2026-06-10 eusk.pdf
Asanblada txostena 2026-06-10 gaztç.pdf
Botu eskuordetua 2026-06-10 eusk.pdf
Botu eskuordetua 2026-06-10 gazt.pdf

Azken zirkularrak

Araba Euskaraz / Ohiko Batzar Orokorra / Hitzetatik ekintzetara dinamika / Arituz esukarazko baliabideen plataforma digitala / HH3-4-5 txintxiburduntzi eguna / DBHko txangoa eta azken egunerako argibideak
Batzar Orokorra / Antzerkigintza emanaldiak / Araba Euskaraz / Euskalgintza Kontseilua / Zuhatzako udalekua / Sorginak Laudio Txikin / LHn galdutako arropak / Kontsumobide tailerrak / Bertsolari eskola topaketak / DBHko…
Euskaltzaleon martxarako autobusak / Ikastolako jaia / Mundu bateko laburmetraiaren aurkezpena / Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia / Jantokiko menua / Jantokiko ekaineko egunen antolaketa / Araba Euskarazerako laguntzaileak…
Palestinarekin elkartasuna / Ikastolako jaia / Ohiko Batzar Orokorra / Maiatzaren 21eko lanuztea / 2026-27rako eskola egutegia / Barne bekak / Ekaineko arratsaldetarako zerbitzu osagarria / Jantokiko postrerako fruta…