Skip to main content

2025/26 32 Ermualdera goaz

Irudia
ERMUALDE

Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordeak maiatzaren 25ean, Santa Luzia egunean, Ermualdeko erromeriara joateko txangoa antolatuko du.

LH1etik aurrerako ikasleentzako ekintza da eta leku kopuru mugatua izango du (izen emate datak ezarriko du hurrenkera) eta gutxieneko kopuru bat egon beharko da. Familiak ere gurekin etortzera animatzen ditugu! (kasu horretan, galdetegiko oharrak puntuan aipatzea eskatzen dizuegu)

Maiatzaren 25ean, euririk egiten ez badu, goizeko 9:30ean ikastolatik aterako gara. Egun pasa egingo dugu eta 16:30ak aldera Lamuza Plazan bueltan egotea aurreikusten da. Motxilan hamaiketakoa, bazkaria, eguzkirako krema eta edaria eraman beharko da.

Doako ekintza da eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du ondorengo galdetegian maiatzaren 17a baino lehen. 


 

Azken zirkularrak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…