Aresketa Ikastolak 2026ko Araba Euskaraz jaiarako kanta eta bideoa ekoiztu berri ditu. Hasi eztarriak eta aldakak berotzen!
BIDEOKLIPA
KOREOGRAFIA
OROKORRA
IKASTOLAKO JAIARAKO ZOZKETA ETA BAZKARIA MARTXAN
Maiatzaren 23an Ikastolako jaia ospatuko dugu eta prestakuntza lanak martxan dira dagoeneko.
Familia bakoitzari zozketarako dagokion takoaren kobrantza maiatzeko erreziboan bideratuko da eta uko egiteko epea maiatzaren 10ean itxiko da.
Bazkari txartelak maiatzaren 6tik 15era izango ditugu salgai Idazkaritzan.
HAUR DANBORRADA IRUDIETAN
Beste urte batez Laudioko neska-mutilek danborren burrunbaz girotu zuten herria Arabako jaia iragartzeko.
Zorionak eta eskerrik asko antolaketan lagundu zenuten guztioi eta parte hartzera animatu zineten guztioi!
GURE HAURRAK ERE BADIRA
Kamiseta salmenaren bidez bildutako dirua, 66.000€, UNRWA eta Paz con dignidad elkarteetara bideratu dituzte. Informazio guztia hemen:
Azken kamiseta aleak salgai dituzte hemen:
AUTOBUSEN APARKALEKUA UNE ORO ERRESPETATU BEHAR DA
Ikastolarako joan-etorri guztietan autobusen aparkalekua une oro errespetatu behar dela gogoratu behar dugu.
Izan ere, Ikastolako ohiko garraio zerbitzuez gain, aldiro ikasleek burutzen dituzten txangoetan ere garraio zerbitzuak Ikastolaraino hurbiltzen dira eta aparkalekua libre izan behar dute une oro.
Ez aparkatu, mesedez, autobusentzako gordetako tokietan.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak maiatzeko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN
ZABORRAREN KUDEAKETA AZTERGAI, AGENDA 2030EKO BIDEO-AHOLKUETAN
LAUDIO TXIKI
DANBORRADAKO ENTSEGUA 2 URTEKO GELATAN
Ostiralean primerako egun pasa egin genuen 2 urteko gelatan Haur Danborrada probestuta. Jarraian irudi batzuk:
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
LH1EKO BARNETEGIRAKO ARGIBIDEAK
Datorren astean, maiatzak 7 eta 8, LH1eko ikasleek bi eguneko egonaldia egingo dute Lapurreketa baserri eskolan.
ARGIBIDEAK HEMEN
LH3KO IKASLEEK LINGOLAN TAILERRETAN PARTE HARTU DUTE
DBH
1190 ZENBAKIA, IKASBIDAIAKO ZOZKETAKO SARIDUNA
BATXILERGOA
Irune Etxebarria Lumbreras Basauriko "Hitz-erdiko kontaketak" lehiaketan saritu dute