Skip to main content

2025/26 29 Haur Danborradaren prestakuntza

Irudia
Haur danborradarako argibideak

Apirilaren 24an Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu 18:000etan Herriko plazatik abiatuta. Eguneko programazio zehatza datorren asteko astekarian luzatuko dizuegu.

Tartean, ekitaldian parte hartzeko azken orduko izen ematea zabalik dugu oraindik:

IZENA EMAN

 

ENTSEGU OROKORRA APIRILAREN 23AN

Parte hartuko duten partaide guztien entsegu orokorra burutuko dugu apirilaren 23an, 16:30ean, egoitza nagusira sartzeko esplanadan. Ikasleak gurasoen ardurapean egongo dira.

JANTZIEN PRESTAKUNTZA ETA MATERIAL BANAKETA

    Danborrariek alkondara eta praka zuria, txapela beltza eta zapata ilunak jantzi beharko dituzte danborrada egunean.

    Txapelarako borlak apirilaren 20an, astelehena, 16:30ean banatuko dira 4 eta 5 urtekoen jantokian. Txalekoak eta danborrak danborradaren egunean banatuko dira.

    Sukaldariek, Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasle eta gurasoek, amantala, praka, alkondara eta zapatilla zuriak eta koadrodun zapi urdina jantzi beharko dituzte, eta egurrezko goilara eta sardezka ekarri beharko dute danborrada egunean.

    Sukaldarien txanoak eta bestelakoak apirilaren 20an 16:30ean banatuko dira 4 eta 5 urtekoen jantokian.

    Parte hartuko duten gainerako  guraso eta helduak baserritarrez jantzita etorriko dira danborradara.

LAGUNTZAILEAK

    Ekintza hau burutu ahal izateko familien laguntza ezinbestekoa da. Ekintza honetan laguntzea LHko 2.,3. eta 4. mailako familiei dagokie eta prest dagoen beste edonor ere etor daiteke.

IZENA EMAN

Azken zirkularrak

Laudioko Euskal Jaia / Bekak / Jantoki eta zerbitzu asistentzialeko komunikazioa / EKE ekintzen hasiera / HHko 2. zikloko gurasoen bilerak / LHko gurasoen bilerak / DBH2koen egonaldia Hodarribian
Kulturartekotasuna / EKE ekintzak / Gurasoen Txokoa / Euskalgintza Kontseiluaren boletina / Gurasoleku / Laudio Txikiko gurdien antolaketa / HH3koen etxekotzea / LH6 bilera data aldaketa
Mantentze txandan izena emateko aukera
2026/27rako irteera baimena / Mantentze txanda / Beka deialdia / Lan deialdiak / Jantoki menua eta alergia eta intolerantzien komunikazioa / EKE eskaintza / 2 urtekoen argazkiak / Guraso bilerak / LH1erako argibideak / C1…