Skip to main content

Astekaria 2026.02.17

Irudia
Astekariaren ataria

OROKORRA       

Irudia

MARTXOAREN 2AN 2026KO TANTA BANAKETA ABIATUKO DUGU

Araba Euskaraz, Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Ibilaldia eta Kilometroak jaien ekimenez Ikastolen Elkarteak sortutako TANTA berriro dago martxan. Zozketa ekainaren 19an burutuko da aurten eta Laudio Ikastolan familia bakoitzari egokitu zaizkion TANTA boleto bien banaketa martxoaren 2an abiatuko dugu; kobraketa berriz, martxoa erdialdera burutuko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN



Irudia

KORRIKA HASIERARA JOATEKO AUTOBUSA

Laudio Ikastolak martxoaren 19an Atharratzetik abiatuko den 24. Korrikaren hasierara joateko autobusa antolatuko du. 

09:30ean Laudiotik abiatu eta 22:30ean bertora bueltan egoteko txangoa izango da. Txartelak idazkaritzan izango ditugu salgai martxoaren 13ra arte.

IRAKURRI HEMEN


2026KO ARATUSTE JAIA

Euritik babestu beharrak ez zuen Aratuste jaia geldiarazi eta etapa guztietako ikasleek gozatu zuten eguna.

ARGAZKIAK IKUSI

Irudia

Irudia

IKASTOLAKO LANGILEEN ASANBLADAK BAT EGIN DU MARTXOAREN 17KO GREBA DEIALDIAREKIN

Laudio Ikastolako langileek bat egin dute “Gutxieneko soldata hemen erabaki” lemapean ELA, LAB, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek martxoaren 17rako zabaldu duten greba orokor deialdiarekin.

Aurreko deialdietan bezala, Ikastolan egun horretan izango dugun funtzionamendua Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak grebarako ezinbesteko zerbitzuak agindutakoan iragarriko da.



IKASTOLAKO JAIA PRESTATZEKO BILERA IREKIA

Otsailaren 23an, astelehena, 16:30ean, Ikastolako jaia prestatzeko bilera  irekia burutuko dugu Idazkaritzako batzargelan. 

Ongi etorri ikastolakide guztion ekarpenak!

Irudia

LAUDIO TXIKI        

BARBANTXOREN IPUINA

2 urteko gelatan lantzen ari garen ipuina etxeetan ere irakurtzeko dinamika abiatzera goaz. .

ARGIBIDEAK HEMEN


Tatxin, tatxin, tatxan,
Damutu egingo zaizu,
Tatxin, Tatxin, tatxan
Zapaldu egiten banauzu.
 

TATXIN, TATXIN, TATXAN...
 

HAUR HEZKUNTZA        

 

LEHEN HEZKUNTZA        

LH5EKO IKASLEEK MARMELADAK PRESTATZEKO TAILERRA EGIN DUTE

IRAKURRI HEMEN

DBH       

DBH1EKO GURASOEN BILERA

Datorren asteko asteazkenean, hilak 25, DBH1eko gurasoen bilera burutuko dugu 17:00etan Areto Nagusian.

INFORMAZIOA HEMEN

BATXILERGOA       

HH2 Barbantxo ipuina.pdf
DBH1koen gurasoen bilera.pdf

Azken zirkularrak

Korrika hasierara joateko autobusa.
Tanta ekimena martxan da.
Udaleku itxiak, irekiak eta ibiltariak.
Familiak eleaniztasunean / Aratuste programa / Web orrialdeko familiak atala / Agate Deuna / LH3-4 Potx eta Lotx / Oloteko zozketa / EKE udako ekaintza / Euskalgintzaren boletina / Udaberrilekuak