BAXOA EUSKARAZ;
MANIFESTAZIOA BAIONAN URTARRILAREN 24AN
Frantziako Hezkuntza Ministerioak beste urtebetez atzeratu du, gutxienez, Iparraldeko ikasleek Baxoa froga euskaraz egiteko aukera. Seaskak manifestazioa deitu du datorren larunbatean, hilak 24, 15:00etan Baionako Xaho kaiatik.
OROKORRA
AGATE DEUNA BEZPERA
Agate Deuna bezperako kantu kalejirak prestatzen hasi gara Ikastolan. Hasi makilak bilatzen Ikastolara ekartzeko; Laudio Txikitik hasita!
Lehen Hezkuntzako etapak urtarrilaren 26an abiatuko ditu entseguak, ekarri ordurako!
IKASTOLAKO KANTU KALEJIRA
Arratsaldean Ikastolako familia eta ikasleon kantu kalejira burutuko dugu 17:30etik 18:30era. Lamuza plazatik abiatuko gara eta Herriko plazan amaituko dugu partaide guztion artean osatuko dugun askari gozoarekin (bizkotxoak, patata tortillak... izena ematean zehaztu zer ekarriko duzun).
Antolakuntzan laguntzeko prest? Izena ematean ere adierazi.
Oles oles lurra esnatu zaitez!
ARATUSTEEN PRESTAKUNTZA
Otsailaren 13an Ikastolako Aratuste desfilea burutuko dugu. Haur eta Lehen Hezkuntzako maila bakoitzerako argitarautako argibideak hemen:
LAUDIO TXIKI 3 URTE 4 URTE 5 URTE
GELAKO LAGUNTZAILEAK
Desfile eguneko antolakuntzan lagunduko duen guraso talderako boluntarioak behar ditugu (LH5 eta LH6 mailakoak zein prest egon daitekeen beste edonor).
IKASLE BAT, KILO BAT;
SAHARARAKO ELIKAGAI ETA LAGUNTZA MATERIAL BILKETA
Euskal Herritik Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara abiatuko den elkartasun kararabanak eramango dituen elikagai eta laguntza materialen bilketa hasi dugu Ikastolan "Ikasle bat, kilo bat" ekimena osatuz.
UDABERRIKO FAMILIA EGONALDI-BARNETEGIAK
Ipar Euskal Herriko AEK, Plazara eta Uda Leku eta Nafarroako Dindaia eragileek EBETErekin batera Udaberrirako familia egonaldiak prestatu dituzte. Egitasmoek aste betez gurasoak euskaran trebatzeko aukera eskainiko dute, A2 mailatik hasita B2 maila bitartean. Aukera paregabea familia artean euskararen erabilpena sustatzeko eta norberaren euskara ezagutza indartzeko.
EZ SARTU TXAKURREKIN IKASTOLAKO EREMUAN
Ikasleen sarrera-irteeratan txakurrarekin bazatoz, errespetatu Ikastolako eremua eta kanpoaldean egon, jolastokietan sartu gabe. Pertsonek beraiekin Ikastola barruan jarduteko beharrezkoak dituztenean baino ez ditugu onartuko txakurrak Ikastola eremu barruan.
LAUDIO UDALAREN GURASOEN TXOKOA
Urtarrilean Udalak Gurasoen Txokoa programa berriz jarriko du martxan, gurasoei seme-alaben hezkuntzan sortzen diren eguneroko erronkei aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak eskaintzeko helburuarekin.
Saioak urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean, martxoaren 25ean, apirilaren 29an eta maiatzaren 27an izango dira, 17:30etatik aurrera Kultura Etxeko Arraño gelan
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak bere albiste buletina argitaratu berri du.
MATRIKULA
MATRIKULA
Aurki 2026/27 ikasturterako matrikula zabalik izango dugu, otsailaren 2tik 13ra, 2024 urtera arte jaiotakoentzat; hau da, 2026/27 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 urtetik DBH4 bitarteko mailaren batean Ikastolan matrikulatu nahi duten ikasleen familientzat.
ATE IREKIAK
Urtarrilaren 24an, larunbata, Haur Hezkuntzako 2 urtetik aurrerako mailatan hasiko diren familientzako ate irekiak burutuko ditugu 10:00etatik 13:00etara eta DBHn hasi behar diren familiei zuzendutakoak urtarrilaren 27an, asteartea, 17:30ean.
Ikastolara etortzen interesatuta egon daitekeen familiarik ezagutzen duzu? Gonbidapena pasa:
Bazatoz? Hitzordua hartu eta gure Hezkuntza eskaintza partekatuko dugu zurekin.
HAUR HEZKUNTZAKO ATE IREKIAK DBHko ATE IREKIAK
Infomazio gehiagorako, deitu 94 672 67 37 telefonora edo matrikula@laudioikastola.eus helbidera idatzi.
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
4 URTEKOEK AITA ARKITEKTO BAT GONBIDATU DUTE GELARA PLANOAK EGITEN IKASTEKO
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
ETORKIZUN AKADEMIKOA ETA LABORALAZ HAUSNARTZEKO ORIENTAZIO SAIOA
Laudio Udalak 14 urtetik gorako gazteentzako orientazio akademiko eta laboral saioa eskainiko du urtarrilaren 29an, 18:00etan, Kultura Etxeko Arraño gelan. Izen ematea urtarrilaren 23ra izango dute zabalik.
BATXILERGOA
EHUko ORIENTAZIO JARDUERAK
Euskal Herriko Unibertsitateak hainbat oreintazio jarduera iragarri ditu datozen asteetarako eta inforgrafia baten bidez sareratu ditu
SAHARARAKO ELKARTASUN BIDAIAREN BILERA
Astelehenean, hilak 26, Sahararako Elkartasun Bidaian parte hartzeko izena eman duten ikasleen familientzako bilera burutuko dugu Areto Nagusian, 16:30ean.