OROKORRA
Laudio Ikastolak “Nola izan bidelagun haurren haserrealdietan” hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 15ean, osteguna, 17:30ean, Kultura Etxeko Arraño gelan, Leyre Canoren eskutik.
Saioan zehar erregulazio emozionala, presentzia, enpatia eta asertibotasuna bezalako gakoak jorratuko dira. Leyre Cano psikopedagogia, irakasle-ikasketa eta kirol zientziatan graduatua da eta, besteak beste, coaching, adimen emozioanala eta mindfulness ikasketak ere baditu.
Hitzaldirako sarbidea libre izango da edukiera bete arte. Hala ere, aurretik izena ematea eskertuko da ondorengo helbidea baliatuta: https://labur.eus/nolaizanbidelagun. Galdetegian haurtzaindegi zerbitzua behar den adierazi ahalko da.
IKASTOLAKO OSPAKIZUNETARAKO ZAPIAK
Euskararen eguna, Olentzero eta Mari Domingi, Agate Deuna, Ikastolako jaia... ikasturtean zehar Ikastolan izaten ditugun ospakizun ezberdinetan erabiltzeko zapiak prestatu ditugu.
Lehen eskaera otsailaren 4rako, Agate Deuna bezperako kantu kalejirarako, izango dugu prest. Prezioa: 6 euro.
Eskaerak egiteko azken eguna: urtarrilaren 14a. Jasotzeko data: urtarrilaren 27tik aurrera.
IKASTOLAKO EGUTEGIAREN AZKEN ALEAK EROSI EDO JASOTZEKO AZKEN EGUNAK
Egutegia eskatu baina oraindik ez baduzu jaso, pasa zaitez bila Idazkaritzatik.
Soberan geratutako aleak ere ditugu bertan salgai.
BHko IRAKASLE LANPOSTUA
Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako ingelesa eta frantsesa ikasgaietarako irakaslea behar du.
JANTOKIA
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak urtarrileko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN
AHO HIGIENEARI BURUZKO ARGIBIDEAK
HAUR HEZKUNTZA
Oporren bueltan Haur Hezkuntzako jantokietan, 2 urtetik 5 urtera, bazkaltzen duten ikasleek hortzetako eskuila berria ekarri beharko dute.
Ikasturte honetan ez da hortzetako pasta gehiagorik ekarri beharko, nahikoa pilatu da eta kasturte hasieran ekarritakoarekin.
GAINERAKO IKASLEAK
Gainerako etapatan, LH1etik aurrera, ikasleek aukera daukate bazkaldu ostean aho higieneari tartea eskaintzeko. Horretarako, bakoitzak bere tresnak ekarri beharko ditu; LHn nezeserrak gordetzeko toki propioa dago jantokian.
2026/2027 IKASTURTERAKO MATRIKULA
2026/27 IKASTURTERAKO MATRIKULA
Aurki 2026/27 ikasturterako matrikula zabalik izango dugu, otsailaren 2tik 13ra, 2024 urtera arte jaiotakoentzat; hau da, 2026/27 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 urtetik DBH4 bitarteko mailaren batean Ikastolan matrikulatu nahi dutenentzat.
0 eta urte bateko haurren matrikula, 2025ean edo 2026an jaiotakoena, udaberrian burutuko dugu.
Bitartean, jarri gurekin harremanetan:
94 672 67 37 TELEFONOAN
matrikula@laudioikastola.eus POSTA ELEKTRONIKOAN
GALDETEGI HAU ERANTZUN eta zurekin harremanetan jarriko gara.
HAUR HEZKUNTZAKO ATE IREKIAK
Urtarrilaren 24an, larunbata, Haur Hezkuntza etapa guraso berriei ezagutarazteko ate irekiak burutuko ditugu.
Bazatoz? izena eman ondorengo loturan:
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
LH6koak mitoen munduan murgildu dira
DBH