Skip to main content

Astekaria 2025.12.23

Irudia
Astekariaren ataria

OROKORRA   

Irudia

 

 

ONDO PASA NEGUKO OPORRETAN!

Mari Domingi eta Olentzero bisitan izan ditugu Ikastolan neguko oporrei hasiera emateko prest. Bigarren Hezkuntzan San Tomas azoka antolatu dute DBH1eko ikasleek. Oporren hasiera ezin hobea!

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

BIGARREN HEZKUNTZA

Irudia

Irudia

ABENDUAREN 24AN OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN KALEJIRA

Ikastolako familiok Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran parte hartuko dugu bihar. Hitzordua 17:45ean Nagusien egoitzan izango da. Zatoz!

Gogoan izan goiz partean Aldai plazan baserritar eta artisauen azoka egongo dela eta bertan, 13:00etan, marrazki lehiaketako sariak banatuko direla.


 


IKASTOLAKO OSPAKIZUNETARAKO ZAPIAK

Euskararen eguna, Olentzero eta Mari Domingi, Agate Deuna, Ikastolako jaia... ikasturtean zehar Ikastolan izaten ditugun ospakizun ezberdinetan erabiltzeko zapiak prestatu ditugu.

Lehen eskaera otsailaren 4rako, Agate Deuna bezperako kantu kalejirarako, izango dugu prest. Prezioa: 6 euro.

Eskaerak egiteko azken eguna: urtarrilaren 14a. Jasotzeko data: urtarrilaren 27tik aurrera.

ESKAERA EGIN

Irudia

Irudia

OPORRETAN, EUSKARAZ

Ikastolen Elkarteko HIZPRO taldeak oporretan euskararekin gozatzeko baliabide bilduma prestatu du.

HEMEN IKUSI

AIARALDEKO EUSKALGINTZA KONTSEILUAREN ERREMINTA KUTXA

Euskarazko baliabideak ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren erraminta kutxan aurkitu daitezke:

HEMEN IKUSI


BHko IRAKASLE LANPOSTUA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako ingelesa eta frantsesa ikasgaietarako irakaslea behar du. 

IRAKURRI HEMEN

Irudia

 

JANTOKIA   


JANTOKIKO MENUA

Jangelako lantaldeak urtarrileko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.

IKUSI HEMEN
 


 

Irudia

AHO HIGIENEARI BURUZKO ARGIBIDEAK

HAUR HEZKUNTZA    

Oporren bueltan Haur Hezkuntzako jantokietan, 2 urtetik 5 urtera,  bazkaltzen duten ikasleek hortzetako eskuila berria ekarri beharko dute.

Ikasturte honetan ez da hortzetako pasta gehiagorik ekarri beharko, nahikoa pilatu da eta kasturte hasieran ekarritakoarekin.

GAINERAKO IKASLEAK   

Gainerako etapatan, LH1etik aurrera, ikasleek aukera daukate bazkaldu ostean aho higieneari tartea eskaintzeko. Horretarako, bakoitzak bere tresnak ekarri beharko ditu; LHn nezeserrak gordetzeko toki propioa dago jantokian.


Irudia

MATERIAL SALMENTA LAUDION BERTAN NEGUKO AZOKATAN:

ABENDUAREN 24AN, ASTEAZKENA, Eguberriko baserritar eta artisauen azokan 10:00etatik

ABENDUAREN 31N, ASTEAZKENA, Urte zaharreko baserritar eta artisauen azokan 10:00etatik

KATALOGOA IKUSI


ALBISTEAK

 


JANUS  LESTERREN GABON KANTARI JARRI DIZKIO HITZAK NAHIKARI YUBEROK

HEMEN IKUSI

Irudia

Irudia

SAHARARAKO ELKARTASUN BIDAIAREN KRONIKA

HEMEN IRAKURRI


DBH4KOEN MODA DESFILEA IRUDIETAN

HEMEN IKUSI

Irudia


HAUR HEZKUNTZA

1. HIRUHILABETEKO ARGAZKIAK PREST

Oporren hasierarekin batera, 1. hiruhilabeteko argazkia albumak prestatu dituzte Haur Hezkuntzan.

Maila bakoitzak bere argazki galeria dauka eta ondorengo loturak baliatuta ikusi ahal izango dira. Familiek Ikastolako Alexia aplikazioan erregistratuta dituzten posta elektroniko kontuen bidez izango dute sarbidea bertora.

0-1 URTE   2 URTE   3 URTE  4 URTE   5 URTE

 

OPORREN BUELTARAKO HITZORDUAK

 

Irudia

Irudia
Irudia

Azken zirkularrak

Olentzero eta Mari Domingiren kalejira / Ikazkinaren bisita / Abenduraren 23ko funtzionamendua / Herri Eguberri programazioa / Araba Euskaraz Laudioko azokatan / DBH4ko moda desfilea / Ikastolako egutegia / Ikastola…
Izena emateko azken eguna, hilak 22, 16:00etan .
Euskararen astea / Lan deialdia / DBH4koen moda desfilea / 2026ko egutegia / Altxa Burua hitzaldia / Ikusgela bideo eskaintza / Katalogoa / Euskalgintzaren boletina / Hizkuntzak ikasteko bekak / Orientazio azoka
Euskararen Nazioarteko eguna / Lan poltsa / Ikastolako egutegia / Durangoko Azoka / Argitxo Ikastolan / Negulekuak / Eski irteera / DBH2koen zozketa Palestinarn alde