24KO KALEJIRAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN KALEJIRAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA
Kriskitin euskara taldea Olentzerok eta Mari Domingik abenduaren 24an Laudiotik egingo duten kalejiran lagunduko dituen taldea antolatzen ari da. Parte hartu nahi duten ikasle eta familiek ondorengo galdetegia bete beharko dute abenduaren 22ko 16:00ak arte.
ABENDUAREN 20AN, LARUNBATA, IKASTOLAKO FAMILIEN HARRERA IKAZKINARI
Olentzero eta Mari Domingi lanaz lepo dabiltza egunotan. Izan ere, aurki, hilaren 24an, Euskal Herriko haur guztiak zain izango dituzte opariak jasotzeko.
Abenduaren 20an, larunbatean, beraien laguntzailetako bat izango dugu gurekin Laudio Ikastolan, familia giroan haurrei Olentzero eta Mari Domingirentzako gutunak bere bitartez helarazteko aukera ematen.
Jai giroan hartuko dugu ikazkina eta txokolate jana ere eskainiko dugu 10:30etik 13:00etara.
LHn LEHEN AGURRA ESKAINI DIOTE
Astelehenean Lehen Hezkuntzakoengana hurbildu zen oporrak ate joka ditugula gogoraraztera.
ABENDUAREN 23KO FUNTZIONAMENDUA
JAI GIROAN OSPATUKO DUGU NEGUKO OPORREN HASIERA
Abenduaren 23a aparteko eguna izango da Ikastolan. Etapa guztietan hainbat ekitaldi eta ospakizun burutuko ditugu euskara eta euskal kultura ardatz hartuta. Ikasleri guztia egun horretan euskal jantzi tradizionalekin janztera animatzen dugu.
LAUDIO TXIKI
-Katuka/Sehaska: kamiseta txuria eta zapi laukiduna ekartzera animatzen zaituztegu!
-2 urte: goizeko ordutegia izango dugu, 15:00ak arte. Baserritarrez jantzita etorri!
HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA
Asteazkenetako ordutegia izango dugu. Baserritarrez jantzita etorri!
LEHEN HEZKUNTZA
Asteazkenetako ordutegia izango dugu. Baserritarrez jantzita etorri!
DBH ETA BATXILERGOA
Sarrera ordua: 08:55ean Baserritarrez jantzita etorri!
Irteera ordua: 13:00etan
GARRAIO ZERBITZUA:
Batxilergoko linea (Amurriora doana) ordutegi honetara egokituko da, hau da, 13:10ean abiatuko da Ikastolatik.
DBHko linea (Ugaora doana) 15:10ean abiatuko da Ikastolatik. Ikasleek Ikastolan bazkaltzeko aukera izango dute.
JANTOKI ZERBITZUA:
DBH eta Batxilergoko ikasleek ez dute jantoki zerbitzurik izango, salbu garraioa Ugaora bueltatzeko erabiliko dutenek.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Gogoan izan abenduaren 23an ez dela Eskolaz Kanpoko Ekintzarik egongo.
LAUDIOKO EKINTZA PROGRAMA
Oporretan zehar hainbat ekitaldi izango ditugu Laudion aisialdia familian eta jai giroan disfrutatzeko. Ekintza guztietatik hauek nabarmendu nahi dizkizuegu:
ABENDUAK 19
Ikazkinen jaia Ugarte auzoan 18:30ean
ABENDUAK 23
Peio Rivasen magia ikuskizuna 17:30ean eta 19:30ean Lamuza parkeko kasinoan.
ABENDUAK 24
Ikastolako dantza taldearen emanaldia 12:00etan Aldai plazan
Olentzero eta Mari Domingiren marrazketa lehiaketaren sari banaketa 13:00etan Aldai plazan IKUSI HEMEN IKASTOLAKO SARIDUNAK
Olentzero eta Mari Domingiren kalejira 18:15ean Nagusien Egoitzatik
ABENDUAK 26
Jon Rivera Aulestia gimnastari omenaldia 19:00etan Lamuza parkeko kasinoan
Herri Eguberri programazio osoa HEMEN
MATERIAL SALMENTA LAUDION BERTAN NEGUKO AZOKATAN:
ABENDUAREN 20AN, LARUNBATA, Herriko baserritarrek astero Aldai plazan antolatzen duten azokan
ABENDUAREN 24AN, ASTEAZKENA, Eguberriko baserritar eta artisauen azokan 10:00etatik
ABENDUAREN 31N, ASTEAZKENA, Urte zaharreko baserritar eta artisauen azokan 10:00etatik

DBH4KO IKASLEEN MODA DESFILEA
DBH4ko ikasleek moda desfilea antolatu dute abenduaren 19rako Ikastolako frontoian.
Sarrerak salmentan dituzte 5 euroren truke.
IKASTOLAKO EGUTEGIA JASOTZEKO PREST
Erreserbatutako aleak Idazkaritzan eskuratu daitezke.
Soberan argitaratutako aleak ere salgai daude bertan; esku diruz ordaindu behar dira; prezioa: 10€.
HAUR HEZKUNTZA
2 ETA 3 URTEKO JANTOKIAK
Oporren bueltan 2 eta 3 urteko jantokiak darabiltzaten ikasleek hortzetako eskuila berria ekarri beharko dute.
LEHEN HEZKUNTZA
LH4KO IKASLEEK URBIDEREN ADITU AGIRIA JASO DUTE
Ikasturte hasieran Maroñoko urtegira bisita burutu zuten eta orain bisitaldiaren agiriak jaso dituzte.
3 GALDERATAN*
*ezagutu ikastolakideak gustuko duten horretan
IKASTOLA EUSKARAREN ARNASGUNE
"Euskaraz hezi Ikastolan hazi" leloa baliatuta, Ikastolako familien artean euskararen transmisioari eta erabilpenaren sustapenari bultzada emateko ekimena abiatu dugu.
BIDEOAK IKUSI ALBISTEA IRAKURRI