Skip to main content

Euskararen asteak gogoeta eta irudi ederrak utzi dizkigu aurtengoan Ikastolan

Irudia
Euskararen astea 2025

Abenduaren 3aren bezperatan Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxoren gutuna jaso zuten eta, hara non, biharamunean agerraldia egin zuen Ikastolako basoan euskararen eguna iragartzeko. Opari ederrak ekarri zizkien, kaskabiloak, bere txanoaren puntan darabilenaren berdin berdinak!, margotzeko banderinak eta… ahobizi bilakatu daitezen ezpain-margo gorria ere!

Abenduaren 3an Ahobizi eta Belarriprest panpinekin abestu eta dantzatzeko tartea izan zuten jolastokian eta DBH4ko ikasleak ere hurbildu zitzaizkien jolasak proposatzera. 5 urtekoak Laudio Txikiko haurrengana hurbildu ziren bisitan eta  Izaro Fonbellida ere berton eta 2. zikloan ipuin kontalari aritu zen.

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzan Argitxoren agerraldia txapak banatzeko, Euskararen Egunerako gela eta pasilloak apaintzeko eta “Piztu euskara” leloa zuten bonbillak Okondora eramateko prestatzeko baliatu zuten. Abenduaren 3an azkenik Argitxoren gutuna irakurri zuten eta Ahobizi eta Belarriprest panpinekin argazkiak atera zituzten mailaka. 5. mailakoek Herriko ekitaldi instituzionalean parte hartu zuten.

Bigarren Hezkuntzan berriz, Haur eta Lehen Hezkuntzako etapatarako jolasak prestatzeaz aparte, bertso saioa ere izan zuten Izar Mendiguren Cosgaya eta Unai Anda Delikaren eskutik.
 

Argazki galeriak

 

Irudia

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKI BILDUMA

 

Irudia

LEHEN HEZKUNTZAKO ARGAZKI BILDUMA

 

Irudia

ARGITXOREN BISITALDIA

Azken albisteak

Aurtengo Euskadiko Filosofia Olinpiadan Maialen Abezia Martin ikasleak aurkeztutako bideoa finalista gelditu da.
Iragan martxoaren 12a ez zen ohiko eskola egun bat izan DBH 2. mailako ikasleontzat. Liburuak eta motxilak alde batera utzi eta herriko nagusien egoitzara joan ginen, goiz magiko bat konpartitzeko asmoz.
Hiruhilabete honetan zehar, LH6.mailako ikasleak proiektu zoragarri batean murgildu dira, MERKATU SOLIDARIOA.
Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Eroski Fundazioak eskaintzen duen “Hazteko energía” tailerrean parte hartu dute Laudioko Eroskira bisita eginez.