Skip to main content

Astekaria 2025.09.23

Irudia
ASTEKARIA

OROKORRA


IRAILAREN 29TIK AURRERA GOIZ ETA ARRATSALDEKO JARDUNA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN

Irailaren 29tik aurrera goiz eta arratsaldeko eskola ordutegiarekin hasiko gara Haur eta Lehen Hezkuntzan.

Irudia

Irudia

IRAILAREN  28AN, 10.000KM BAIETZ!

Laudioko Hezkuntza Komunitateak eta Euskalgintzak bat egingo dugu euskararen aldeko ekimenean, guztion artean Zumalakarregi etorbidean 10.000 kilometro osatuz.

Zatoz Ikastolako kamiseta jantzita!

IKUSI

LAGUNTZAILEAK BEHARKO DITUGU, BAZATOZ?

Ekimena antolatzeko lanak herriko ikastetxeon artean banatu ditugu. 40 lagun beharko ditugu Laudio Ikastolari egokitu zaizkion lanak burutzeko. Animatu eta izena eman!

IZENA EMAN

 

AUZOLANA EZINBESTEKO OSAGAIA

Auzolana, Ikastolako komunitatea indartzeko, elkar ezagutzeko, norbanako askok jartzen duten aletxoa da.

IRAKURRI

Parte hartu nahi? Oraindik garaiz zabiltza!

IZENA EMAN

Irudia
Irudia

URRIAK 5
KILOMETOAK

URRIAK 19
NAFARROA OINEZ 

Udazkanarekin batera Gipuzkoa eta Nafarroako ikastolen jaiak datozkigu urrian. Bertora hurbiltzeko autobusak izango dira egun bietan Laudiotik abiatuta

INFORMAZIOA

ZABALIK DAGO GURASOLEKU PROGRAMARAKO IZEN EMATEA

0-5 urte bitarteko haurren gurasoentzako espazio honek, euskararen transmisioa eta erabilera indartzeko aukerak eskaintzen ditu.

INFORMAZIOA

Irudia

 

 

LAUDIO TXIKI

 

HAUR HEZKUNTZA

10.000 KM BAIETZ ERRONKARAKO HITZORDUA

Haur Hezkuntzako familiak Eroskiko biribilguneko sarreran elkartuko gara eguerdiko 12etan denok batera parte hartzeko.
Ikasleek prestatutako dortsala ekarri! 

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Haur Hekuntzako 2. zikloko ikasturte hasierako bilerak iraila amaiera eta urria hasierako astean burutuko ditugu:

 

Irudia

 

LEHEN HEZKUNTZA

LH1
Irudia

Gogoan izan Haur Hezkuntza etapan erabilitako ipuinak Ikastolara bueltatu behar direla. Oraindik etxean badituzu, tutoreari helarazi edo idazkaritzan utzi. Eskerrik asko!

 
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Lehen Hekuntzako ikasturte hasierako bilerak iraila amaiera eta urria hasierako asteetan burutuko ditugu. LH3ko bilerak data berria du, urriak 13:

Irudia
HARRERA EGUNAK IRUDIETAN

-Harrera egunek oporren buelta eta ikasturte hasiera uztartu dituzte Lehen Hezkuntzan.

IKUSI

 

DBH

 
DBH2

DBH2ko ikasleak Hondarribian egon dira 3 eguneko barnetegia burutzen. 

ARGAZKIAK IKUSI

 
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Bigarren Hezkuntzako ikasturte hasierako bileren datak zehaztu ditugu. 

Irudia

 

 

BATXILERGOA

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Batxilergo 1. mailako bilera irailaren 24an burutuko dugu 17:00etan Areto Nagusian. 2. mailako bilera aurrerago iragarriko da.

 

Azken zirkularrak

Kilometroak eta Nafarroa Oinezera joateko autobusa.
2025.09.09 astekaria
Atera diren ekintzak eta lan deialdia
2025.09.09 astekaria