Skip to main content

2025/26 08 Kilometroak eta Nafarroa Oinez

Kilometroak eta Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Irudia
kmk oinez 2025

KILOMETROAK

URRIAREN 5EAN ELGOIBARRERA JOATEKO BUSA

Urriaren 5ean Elgoibar Ikastolak Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen jaia, ospatuko du Elgoibarren ”salto-saltoka” lemapean.

Eskualdeko udalek antolatutako autobus zerbitzua izango da bertora hurbiltzeko. Laudio Udaleko euskara zerbitzuak salgai ditu goizeko ordutegian urriaren 2ra arte.

Txangoaren prezioa 14 eurokoa da 6 urtetik aurrerakoentzat (0-5 urtekoentzat dohainik). 18 urtetik beherakoek gurasoen baimena eraman beharko dute (eredua Udaletxean edo euskara@laudio.eus helbidean eskatu) eta 2009 urtean edo ondorengoetan jaiotakoek nagusi batekin lagunduta joan beharko dute.

Autobusak 10:00etan abiatuko dira Laudioko institututik eta itzulera bidaian 19:00etan Elgoibarretik.

 

NAFARROA OINEZ

URRIAREN 19AN ATARRABIARA JOATEKO BUSA

Urriaren 19an Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolak Nafarroa Oinez, Nafarroako Ikastolen jaia, ospatuko du Atarrabian ”Buruz, bihotzez, oinez” lemapean.

Eskualdeko udalek antolatutako autobus zerbitzua izango da bertora hurbiltzeko. Laudio Udaleko euskara zerbitzuak salgai ditu goizeko ordutegian urriaren 16ra arte.

Txangoaren prezioa 16 eurokoa da 6 urtetik aurrerakoentzat (0-5 urtekoentzat dohainik). 18 urtetik beherakoek gurasoen baimena eraman beharko dute (eredua Udaletxean edo euskara@laudio.eus helbidean eskatu) eta 2009 urtean edo ondorengoetan jaiotakoek nagusi batekin lagunduta joan beharko dute.

Autobusak 9:00etan abiatuko dira Laudioko institututik eta itzulera bidaian 18:00etan Atarrabiatik.

Azken zirkularrak

Laudioko Euskal Jaia / Bekak / Jantoki eta zerbitzu asistentzialeko komunikazioa / EKE ekintzen hasiera / HHko 2. zikloko gurasoen bilerak / LHko gurasoen bilerak / DBH2koen egonaldia Hodarribian
Kulturartekotasuna / EKE ekintzak / Gurasoen Txokoa / Euskalgintza Kontseiluaren boletina / Gurasoleku / Laudio Txikiko gurdien antolaketa / HH3koen etxekotzea / LH6 bilera data aldaketa
Mantentze txandan izena emateko aukera
2026/27rako irteera baimena / Mantentze txanda / Beka deialdia / Lan deialdiak / Jantoki menua eta alergia eta intolerantzien komunikazioa / EKE eskaintza / 2 urtekoen argazkiak / Guraso bilerak / LH1erako argibideak / C1…