Skip to main content

Astekaria 2025.06.10

Irudia
ASTEKARIA

OROKORRA

 

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA

Ekainaren 2tik 20ra 8:00etatik 15:30era izango da.

Ekainaren 23tik uztailaren 10era, aldiz, 8:00etatik 15:15era.

Uztailaren 11tik irailaren1era itxita egongo da.

Irudia
IDAZKARITZA ORDUTEGIA
Irudia
IKASTOLA

IKASTOLAKO  BATZAR NAGUSIA

Bihar, ekainak 11, Ikastolako Asanblada orokorra egingo dugu. Bertan jorratuko diren gaiak eta txostena ondorengo deialdian ikus daitezke: 

TXOSTENA

ARABA EUSKARAZ: LEKU ALDAKETA

Igandean, ekainaren 15ean, Araba Euskaraz ospatuko da. Ez da aurreikusi bezala, Olarizun izango. Armentia Ikastola, Mendizorrotza eta Prado Parkean izango da.

Animatu eta parte hartu!

Gogoratu Laudio Udalak autobusa antolatu duela.

Irudia
AE25
Irudia
ALTXABURUA UDA

ALTXA BURUA

 

Aste honetako edukia...

Uda askeaggo bat gozatzeko erronkari heltzeko prest?

 

LAUDIO TXIKI

 

HAUR HEZKUNTZA

-Haur Hezkuntza, 3 urte:  Aste honetan zehar ur proposamen ezberdinak izango ditugu, beraz ziurtatu umeek aldatzeko arropa izango dutela beraien apalean.Eskerrik asko!

 

-Haur Hezkuntza, 3, 4 eta 5 urte: 

*Maiatza amaieran egindako txangoen argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.

ARGAZKIAK

*Hurrengo ostiralean, ekainaren 13an, ur festa egingo ditugu. Ikasleak krema babesgarria emanda eta bainujantzia soinean dutela etorriko dira Ikastolara.Poltsa batean ikasle bakoitzak: barruko arropa eta txanklak, toalla txikia etaurarekin jolasteko traste bat (botila txikia, ontzi, ur pistola txikia…) dena IZENAREKIN ekartzea eskatzen dizuegu. Eskerrik asko!

 

LEHEN HEZKUNTZA

-Lehen Hezkuntza, 1. maila: udaberria loratzen aritu dira eta ortu bat sortu dute. Ikusi nahi?

 

-Lehen Hezkuntza, 3.maila: Ikasle batzuk zorri arazoak dituztenez, ondoko arau hauek eta Osakidetzaren argibideak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:

ARGIBIDEAK

 

--Lehen Hezkuntza,  4.maila: Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu, hurrengo ostiralean, ekainaren 13an, Warming English ikastaroan zuen seme-alabek prestatutako antzezpena ikustera gonbidatuta zaudetela. 

Areto Nagusian egingo dugu eta bi txandetan antolatuko gara:

  • 11:00etan 4B-ko ikasleak.
  • 12:00etan 4A-ko ikasleak.

 

DBHko ikasleen jolastoki orduekin talka egin dezakegunez, Ikastola kanpoko esplanadan itxarotea eskatzen dizuegu. Gu joango gara bertara zuen bila, zuen seme-alaben txanda hasi baino bost minutu lehenago.

 


-Lehen Hezkuntza,  6.maila: ikasturtean zehar antzerkigintzan landutakoa eta prestatutakoa gaur arratsaldean Kasinoan antzeztuko dute. Ikasleek 16:30ean egon beharko dute bertan eta emanaldia 17:30ean izango da.

 

 

DBH

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 1.maila: 

*ikasturtean zehar antzerkigintzan landutakoa eta prestatutakoa bihar arratsaldean (ekainak 11) Kasinoan antzeztuko dute. Ikasleek 16:30ean egon beharko dute bertan eta emanaldia 17:30ean izango da.

Ikastolako zenbait bilerekin (udalekuak eta Ikastolako Batzar Orokorra) bat egiten duenez, nahi izanez gero, eta salbuespena modura, bileretara etortzea errazteko, goizeko entseguan egoteko aukera eskainiko da. Bilerara etorri behar ez duzuenok eta Asanbladara etortzeko asmorik ez duzuenok Kasinora gerturatzea eskertuko genizueke.

*Pasa den astean agenda 30 ekimenaren baitan, Laudio Ikastolako ikasleen ordezkaritza bat Laudio Udaleko udal foroan egon zen, ikasturtean zehar landutakoa borobiltzeko. Bertan iradokizunak plazaratu zituzten.

IKUSI

 

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 2.maila: 

*Ikasturtean zehar antzerkigintzan landutakoa eta prestatutakoa datorren asteartean (ekainak 17) Kasinoan antzeztuko dute. Ikasleek 16:30ean egon beharko dute bertan eta emanaldia 17:30ean izango da.

*Ekainaren 19an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan kurtso amaierako guraso bilera egingo da Ikastolako Areto Nagusian.

 

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 

*Ikasturte amaierako txangoa: datorren asteko ostegunean, ekainaren 19an, txangoa egingo dute. Arakaldora joan dira bertan jana eta edana izango dutelarik. Ohiko ordutegia mantenduko da. Ez da jantoki zerbitzurik egongo.

*Jantokia: ekainaren 20an, 19an bezala, ez da jantoki zerbitzurik egongo. Ikasleek egun horretan ordutegi berezia izango dute; 10:00-12:00.

 

BATXILERGOA

 

Azken zirkularrak

Astekaria 2025.06.03
Astekaria 2025.05.27
Astekaria 2025.05.20
2025/26erako eskola egutegirako iradokizun bilketa.