
OROKORRA

ARABA EUSKARAZ
Ekainaren 15ean Araba Euskaraz jaia ospatuko da Olarizun. Eguna behar bezala atera dadin Arabako Ikastola guztietako laguntzaileak behar-beharrezkoak dira. Txanda ezberdinak daude aukeratzeko: edarien txosna, muntaia, desmuntaia, Eusko Label txokoa...
Taldean elkartu eta izena eman ekainaren 5a baino lehen!
EKE: GOIKOGANEREKIN MENDI TXANGOA
Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra: Azken irteera ekainaren 7an izango da. Horretan parte hartu nahi izanez gero, ekainaren 3an, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue. Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.


IKASTOLAKO JAIA
Ikastola pozez, algaraz, kolorez... bete genuen larunbatean. Argazkiak ikusi nahi? Zozketako saridunak nortzuk izan diren jakin nahi?
GURE ESKU DAGO
Ekainaren 7an Gure Esku Dagok mobilizazio nazionalerako deia egin du Bilbon.
Laudio Ikastolak deialdiarekin bat egiten du eta bere komunitatea bertan parte hartzera animatzen du.


ALTXA BURUA IKASTOLA
Aste honetako edukia...
Altxa Buruak bere sarea indartu du Araba osoan, Laudio Ikastola Altxa Burua Aiaraldea taldeko oarte aktiboa izanik.
Jarraitu irakurtzen:
JANTOKIA EKAINEAN
Datorren astean goizeko jardunarekin hasten gara, hori dela-eta, ekainean jantokia erabiliko duzuen edo ez jakin nahiko genuke. Horretarako ondorengo galdetegia maiatzaren 31a baino lehen erantzutea eskatu nahi dizuegu:

LAUDIO TXIKI
-Laudio Txiki: Laudio Txikin bi sarrera ditugu eta horietan guraso txokoa sortu genuen. Ikusteko aukera izan duzue? Bertan artikuluak eta zuentzako gauzak jartzen ditugu eta ekimen honen inguruan zuen iritzia jakin nahiko genuke. Horretarako inkesta hau betetzea eskatzen dizuegu.
-HH 2 urte: Ikasturte amaierako txangoa: ostegunean Murgiara goaz.
HAUR HEZKUNTZA
-HH 3 urte: Ikasturte amaierako txangoa: ostegunean Murgiara goaz.
-HH 4/5 urte: Ikasturte amaierako txangoa: ostiralean Garaiora goaz.
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 3.maila: Ikasle batzuk zorri arazoak dituztenez, ondoko arau hauek eta Osakidetzaren argibideak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:
-Lehen Hezkuntza, 4.maila: Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu ekainean zuen seme-alabek WARMING ENGLISH ingeles ikastaro trinkoa izango dutela.
-Lehen Hezkuntza, 4. eta 5.maila: Zuzenak Kirol Elkarteari esker kirol egokitua ezagutzeko aukera izan dute.
DBH
BATXILERGOA
-Batxilergoa, 2.maila: Ikastolako jaia agurra egiteko baliatu zuten.