Skip to main content

Ikastolako ibilbideari agur!

Irudia
BATXI2 PROMOZIOA

BATXILERGOKO 2.MAILAKOEN GRADUAZIOA

Iritsi zaie Ikastolako etapari agur esateko unea. Batzuk 2 urteko gelatik elkarrekin, beste batzuk DBH1etik eta beste batzuk batxilergoko lehen mailatik. Baina 2007an jaiotakoei iritsi zaie Ikastolako ibilbideari agur (edo gero arte, auskalo!) esan eta bide berri bat hasteko unea. Erabakitzea erraza ez den bidea, baina aukeratutakoa aukeraratuta ere aurrera egitekoa izango dena; bizitzaren ikaskuntzaren parte izango dena, zalantzarik gabe.

"Gure familiei: Ez, oraindik ez dakigu zer egin nahi dugun gure bizitzarekin. Baina pentsatzen ari gara. Bueno, batzutan"

Ikasleek prestatutako agur ekitaldi hunkigarrian dantza, malko, irakurketa, orla banaketa, bideo, etabarrerako aukera egon da. Euren gelakideak , senideak, irakasleak eta ikastolako gainontzeko langileak ere gogoan izan dituzte.

"Gure irakasleei: eskerrik asko amorerik ez emateagatik"

"Gaur bagoaz. Ez du axola haurtzaindegitik hemen egon garen edo ez; garrantzitsuena esperientziaz gozatzea da. Eskerrik asko harrera beroagatik"

 

Eraman ezazue Ikastola zure oroitzapenetan eta ez ahaztu bueltako bidea, ateak parez pare irekita topatuko dituzue-eta!

Zabal ezazue euskara lau haizetara eta segi hazten aurrez-aurre duzuen etorkizunean!

Hainbeste lan, esfortzu, neke, bizipen zein pozen ostean, hasiko duzuen bide berri honetarako onena opa dizuegu.

 

ARGAZKIAK IKUSI

batxi2 agurra.pdf

Azken albisteak

Laudio Ikastolako langileek bat egin dute LAB sindikatuak “Hezkuntza Saila, akordio laborala bete!” lemapean maiatzaren 21erako deitutako ordubeteko lanuzte deialdiarekin. 
Aurreko ostegunean, maiatzak 7, LH3ko ikasleak Muskizeko EL POBAL burdinolara joan ziren.
Eraiki dezagun gure seme-alaben aisialdia elkarrekin!
 Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako gaztelania irakaslea behar du.