Skip to main content

Astekaria 2025.05.20

Irudia
ASTEKARIA

OROKORRA

Irudia
irristaketa

EKE:  HASIERA  DUEN GUZTIAK AMAIERA DAUKA

Ikasturtean zehar eskaini diren jarduerak amaierara iristear daude. Maiatzaren 29an 2024ko irailaren 30ean hasitako ibilbideari amaiera emango zaio.  

Ikasturtean zehar eskainitakoaz iritzia jaso eta hurrengo ikasturteko eskaintza prestatzeko galdetegia prestatu da, eskaintza indartu eta hobetzeko asmoz:

GALDETEGIA

Orain udako ekintzen unea heldu da!

EKE: GOIKOGANEREKIN MENDI TXANGOA

Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra:  Hurrengo irteera ekainaren 1ean izango da, Zeanurira. Horretan parte hartu nahi izanez gero, maiatzaren 17an, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue. Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.

Irudia
goikogane
Irudia
apirila

25/26 IKASTURTERAKO EGUTEGIA

Pasa den ostiralean 25/26 ikasturterako eskola egutegi proposamena bidali zen. Horren gainean ekarpenak egiteko aukera maiatzaren 23ra arte dago.

INFORMAZIOA

IBILALDIA

Igande honetan, maiatzaren 25ean, Bizkaiko Ikastolen jaia ospatuko da Galdakaon Eguzkibegi Ikastolak antolatuta. Laudio Udalak bertaratzeko autobus zerbitzua eskaini du.

Joan nahi dutenek Laudio Udaleko Euskara Zerbitzuan izena eman beharko dute maiatzaren 22a baino lehen.

 

Irudia
IBILALDIA
Irudia

FAMILIA ETA LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO EGUNA

Pasa den ostiralean, maiatzaren 16an, maiatzaren 15a -Familia eguna- eta maiatzaren 17a – Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna- ospatu genituen. 

INFORMAZIOA 

 

 

LAUDIO TXIKI

-HH 2 urte

*Ikasturte amaierako txangoa: datozen egunetako batean, eguraldi iragarpenaren arabera, ikasturte amaierako txangoa egingo dugu.

INFORMAZIOA

 

*Ikastolan Laudioko sorginen ipuina kontatzen ari gara. Egun hauetan zuon etxeetara poltsa bat eramango duzue. Zer egongo ote da poltsa barruan? Laudioko sorginen ipuina eta sorpresa bat! Egun bakoitzean familia batek eramango du poltsa, biharamunean ekarri beharko du beste kide batek eraman dezan. Irakurketa une hori argazki bilakatu eta gurekin partekatu! (tutoreei posta elektroniko bidez helarazi). Animatu!

Behin joan nintzen basora,

Ikusi nuen sorgina.

Sorgin txikiak, baga-biga-hiruga!

Sorgin txikiak, baga-biga-hiruga!

Olarteko sorginak sendatzen ditu minak.

ABESTIAK

 

HAUR HEZKUNTZA

-HH 3 urte:  Ikasturte amaierako txangoa: datozen egunetako batean, eguraldi iragarpenaren arabera, ikasturte amaierako txangoa egingo dugu.

INFORMAZIOA

-HH 4/5 urte:  Ikasturte amaierako txangoa: datozen egunetako batean, eguraldi iragarpenaren arabera, ikasturte amaierako txangoa egingo dugu.

INFORMAZIOA

-HH 5 urte:  Haur Hezkuntzako etapa amaierako bilera deialdia. 
Eguna: Maiatzak 28
Ordua: 17:30
Tokia: Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan
Oharra: Ahal dela umerik ez ekarri.
 

 

LEHEN HEZKUNTZA

-Lehen Hezkuntza, 1.maila: Ikasle batzuk zorri arazoak dituztenez, ondoko arau hauek eta Osakidetzaren argibideak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:


-Lehen Hezkuntza: ikasturte amaierako txangoak:

LH 1 eta LH 2: Artziniega (maiatzak 30)

LH 3 eta LH 4: Landa (maiatzak 30)

LH 5 eta LH 6: Gorliz (maiatzak 29)

Guztietan sarrera eta irteera ohikoa izango da, 9:00etan eta arratsaldeko 16:30ean Ikastolan.

Oharra: motxilan eguzkitarako txanoa eta krema, hamaiketakoa, bazkaria eta ura eraman beharko dira.  Lehen Hezkuntzako 3.mailatik gorakoek bainujantzia ere eraman beharko dute.

 

 

DBH

 

 

BATXILERGOA

-Batxilergoa: gogoratu honezkero garraio zerbitzurik ez dagoela.

30 Ikasturte bukaerako txangoa 2025- 2 urte.pdf
31 Ikasturte bukaerako txangoa 2025- 3 urte.docx.pdf
32 Ikasturte bukaerako txangoa 2025- 4 5 urte.docx.pdf

Azken zirkularrak

2025/26erako eskola egutegirako iradokizun bilketa.
Astekaria 2025.05.13
Barne bekak
Astekaria 2025.05.06