FAMILIA EGUNA ETA LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO EGUNA
M17, LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA
Aurreko ostiralean, maiatzaren 16an, maiatzaren 15a -Familia eguna- eta maiatzaren 17a – Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna- ospatu genituen.
Laudio Ikastolak, hezkidetza taldeak indartuta, LGTBI fobiarik izango ez duen jendartea eraikitzen lagundu nahi du, non gutariko edonork, sexu identitatearen kausaz baztertuta sentitu gabe bere bizimodua eraikiko du.
Gurean sexu-identitateen aniztasunarekiko errespetuan haztea eta heztea da helburuetako bat.
Gauzak horrela, informazioa, enpatia, errespetua eta batez ere etorkizuneko gazteak gai honetan heztea ezinbestekoa deritzogu. Bide horretatik, Ikastolan txikienetatik hasi eta handienetara arte ekintza ugari burutu genituen:
Pertsonen artean maitatzeko forma ezberdinak aipatu edota ezagutu, LGTBIQ+ zer den ulertarazi, familia bat zer den definitu, etab. Honetarako baliabide ezberdinak erabili izan dira; karta jokoak, bideoak, kantak, etab.Pertsonen artean maitatzeko forma ezberdinak aipatu edota ezagutu, LGTBIQ+ zer den ulertarazi, familia bat zer den definitu, etab. Honetarako baliabide ezberdinak erabili izan dira; karta jokoak, bideoak, kantak, etab. (BALIABIDE EZBERDINAK BEHERAGO)
Azken urteotan aurrerapausu esanguratsuak eman badira ere, aniztasunaren aldeko ekimenak burutzea ezinbestekoa da; sexu-identitate, desira orientazioa, harremantzeko moduak, genero adierazpenak... ikustaraziz, errespetatuz eta onartuz. Yogurina Borovak bere kantuan dioen moduan "maitatu bihotzez, inoiz ez ezkutatu, sentipenak askatu, zarena kanporatu" beharra dugu, norberak bere sexualitatea eraiki eta biziz.
Horregatik, Ikastolan harreman parekideak eta familia eredu ezberdinak lantzeko ahalegina egiten dugu.
M15, FAMILIA EGUNA
Maiatzaren 15ean ospatzen da Familien Nazioarteko Eguna mundu osoan, familiek hezkuntzan duten rola eta etxe barruan sortzen diren ikaskuntza-aukerak ikusgai jartzeko helburuarekin, baita kontzientzia sortzeko ere.
Gaur egungo testuinguruan, familiak –beren aniztasun guztian– erreferente bihurtu dira euskarri, ikaskuntza eta elkarri laguntzaren alorretan. Horregatik, hauen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta une honetan ematen ari diren ikaskuntzek etorkizunerako duten balioa indartzera animatu.