
OROKORRA

IKASTOLAKO EGUTEGIA
Gogoratu, ostirala jai-eguna dela eta datorren astean, astelehenetik asteazkenera, klase egunak ditugula.
Bestalde, gogoratu Ikastolaren eraikin nagusia arratsaldeko 18:30ean ixten dela.
DOLUMIN BARIKUA
Ostiralean azoka eguna dugu Laudion. Azokan Araba Euskarazeko materiala ikusteko eta erosteko aukera izango da. Euskara lagundu!
Saharan elkartasun proiektua burutuko duen taldeak ere aurtengo kamisetak ikusgai eta salgai izango ditu. Elkartasuna hauspotu!


JUUL KANPAINA
Martxoaren 28an irakurzaletasuna sustatzeko hauteskunde literarioak egin ziren. Zein liburu irakurri ez badakizu, hauteskundeetako emaitzak ikusi eta oporretarako ideiak hartu!
GALDUTAKO ARROPA
Ikasturte hasieratik asko da metatu den galdutako arropa. Galdutakoa txukundu eta datorren astean (apirilaren 14, 15 eta 16) Ikastolako sarrera nagusian ikusgai egongo da, norberak berea har dezan. Apirilaren 16an jaso gabe geratzen denak behartsuen beharrak asetzeko norabidea hartu du.

ALTXA BURUA IKASTOLA
Aste honetako edukia...
Noiz emango diegu lehenengo mugikorra? Familia askoren kezka izaten da honakoa: zein adinekin eman behar diegu gazteei lehen mugikorra?
Haurrei mugikorra emateko adina aurreratzeak ondorio kaltegarriak dituela ikusirik, hona hemen egoera hori iraultzeko gida:
LAUDIO TXIKI
-Katuka: Txantxangorria etxez etxe ibili ostean, Ikastolara heldu da!
-Laudio Txiki, 2 urte: Datorren asteazkenean, apirilaren 16an, Solobarrira goaz. Ea Arro eta Doña Ines handik topatzen ditugun... Goizeko 09:30ean ikastolatik autobusez aterako gara eta 13:00etan bueltatuko gara. Ume bakoitzak motxila ekarri behar du. Bertan, aldatzeko arropa (barruko arropa, prakak, kamiseta, galtzerdiak eta pardela, erabiltzekotan). Bokata bat eta ur botila eraman behar dute. Horretaz gain, eguzkirako krema emanda ekartzea eskatzen dziuegu.
Oharra: jantokikoak egun horretan, Ikastolan fruta eta iogurta jango dute eta asteazkeneko ordutegia mantenduko dugu.
Denontzat esperientzia atsegina izango delakoan.
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza: jolas gunearen erabilera desegokia dela-eta, maiatzaren 5etik aurrera, Haur Hezkuntzako jolastokia eta komunak arratsaldeko 16:45ean itxiko dira.
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza, 4.maila: jakinarazi nahi dizuegu apirilaren 10ean Guggenheim museoa bisitatzera trenez joango garela. Tren geltokian bertan, goizeko 08:45etan puntual geratuko gara, hartuko dugun trena 08:54etakoa izango delako. Eta arratsaldean, 16:30ean ikastolan egongo gara. Egun osoko irteera izango denez, ikasleek hamaiketakoa eta bazkaria motxila txikitxo baten eraman beharko dute. Eguraldiaren iragarpenaren baldintzapean, euritakoa eta oinetako aproposak eraman beharko dituzte.
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 1.maila: baduzue Olotekoen berririk? Atzo bertako ikasle/familia batek egindako harrera ikusi nahi?
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 2.maila: datorren astean Hondarribira doaz. Barnetegi honi buruzko informazioa jarraian duzue:
BATXILERGOA
-Batxilergoa: gelditu gabe dabiltza, antzokietatik eskenatokietara. Ikusle izatetik antzezle izatera.