Skip to main content

Batxilergoan geldiezinik

Irudia
batxi1 antzerkia

BATXILERGOAN GELDIEZINIK

 

ANTZOKIETATIK...

 

Martxoaren 25ean, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Bilboko Campos Elíseos antzokira joan ziren Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" ikustera, Gaztelania eta Literatura arloaren baitan.

Martxoaren 26an, aldiz, Batxilergoko 2.mailako ikasleak Bilboko Campos Elíseos antzokira joan ziren, Plautoren "Miles gloriosus" ikustera, Latin arloaren baitan.

Urtero bezala, esperientzia polita izan da!

 

 

... ESKENATOKIETARA!

 

Oraingoan beraiek izan dira protagonista eta Ikastolako zenbait txoko antzezleku bilakatu dituzte:

Batxilergoko 1.mailako ikasleek ekarpen interesgarria egin dute aurtengo Etikasi proiektuan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak sustatutako hezkuntza ekimenean. Proiektuaren helburu nagusia gazteek giza eskubideen gaia haien ikuspegitik jorratzea da. Horretarako, Filosofia irakasgaian, eta etikaren ikuspegitik abiatuta, ikasleek bi bideo sortu dituzte gaiaren alderdi desberdinak jorratuz (aldarrikapenaren sorrera,  historia, urraketa, defentsa...)
Lan ona egin dute irudimena eta konpromisoa uztartuz eta hausnarketarako gonbidapena ere eskainiz.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.

IKUSI

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.