Skip to main content

Espazio irekiak handitzen

Irudia
kanpo espazioak

ESPAZIO IREKIAK HANDITZEN

Porlanatik berdegunera, etengabeko hobekuntza

Ikastolak urteak daramatza espazio ireki eta berdeen aldeko apostua egiten. Espazio irekietan eta librean egoteak edo hezteak ez du soilik esperientzia hezigarria aberasten, ikasleen onuran eragin positiboa ere eskaintzen du.

Laudio Ikastolak argi dauka natura eta hezkuntzaren arteko lotura funtsezkoa dela ikasleen garapen integralerako. Haur Hezkuntzatik batxilergora arte. Gainera, natura ingurunean hazteak sormena eta jakin-mina sustatzen ditu. Ikasleek ingurunea esploratzean, galderak egiteko, ikertzeko eta esperimentatzeko gogoa sentitzen dute.

Naturarekin konektatzeak ikasleek komunikatzeko zein lankidetzan aritzeko gaitasunean laguntzen du, baita gaitasun sozialen garapenean ere. Kanpoan jardueretan taldean lan eginez, ikaskuntza aktibo eta parte-hartzaileagoa indartzen da.

Naturak erlaxatzeko eta ikaskuntzaren eguneroko erritmotik aldentzeko aukera ere eskaintzen du. Hori bakarrik ez, naturarekin harremana izateak ingurumenaren kontzientzia handiagoa pizten du. Ikasleek, ingurunearekin interakzioan aritzean, naturarekiko errespetua edota zaintza garatzen dute, baita jasangarritasunaren garrantzia ikasi ere.

Espazio irekiek, eta bereziki naturak, gugan eta gure garapenean dituen onurak kontuan hartuta, Ikastolak eremu irekiak handitzen jarraitzen du. Oraingoan, udan egindako hobekuntzei (eremu irekietan egurrezko azpiegiturak jarri ziren) segida eman zaie eraikin nagusiko eremu irekiari ondoko berdegunea batuz. Mugakidea den lur-eremuaren jabetzarekin sinatutako lagapen hitzarmen batek ahalbidetu du hobekuntza hau.

Aisialdirako, batez ere,  erabiltzen diren/ziren espazio hauek handitzeak edota hornitzeak erabilera anitzak egiteko aukerak dakartza; klaseak kalean ematea, harmaila edota antzoki gisa erabiltzea, talde-lanak egitea, …

Beraz, segi dezagun espazio irekiek eta berdeguneek eskaintzen diguten aberastasunarekin hazten eta hezten!

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.