OROKORRA
PALESTINA: GURE HAURRAK ERE BADIRA
Palestinako haurrei elkartasuna adierazteko mezu eta marrazkiak egin dituzte Ikastolako ikasleek.
EKE: GOIKOGANEREKIN MENDI IRTEERA
Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra: Hurrengo irteera otsailaren 15ean izango da, Erlora. Horretan parte hartu nahi izanez gero, otsailaren 11n, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue.
Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.
SAHARARA ELKARTASUN BIDAIA
Larunbatean, NAIZ egunkariak duen Gaur8 astekariak, Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan burututako proiektu kooperatiboaren nondik norakoak bildu zituen.
OLOT: ZOZKETA
DBH 1.eko ikasleek egindako zozketak badu sariduna: 1078.
Zorionak irabazleari! Gozatu saskiaz!
LAUDIO TXIKI
-Laudio Txiki: aurtengo aratusteak otsailaren 28an ospatuko ditugu eta aukeratutako gaia ITSASOA da. Laudio Txikin pirataz mozorratuko dira.
LT pirata
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza: aurtengo aratusteak otsailaren 28an ospatuko ditugu eta aukeratutako gaia ITSASOA da. Haur Hezkuntzan surflariak izang dira.
HH surflaria
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza: aurtengo aratusteak otsailaren 28an ospatuko ditugu eta aukeratutako gaia ITSASOA da. Jarraian, maila bakoitzari egokitutako mozorroaren inguruko argibideak dituzue:
LH 1 marmoka
LH 2 itsas-zaldia
LH 3 txipiroia
LH 4 pirata
LH 5 urpekaria
LH 6 arrantzalea eta kutsadura
DBH
-Bigarren Hezkuntza. 1.maila: OLOT bilera
Otsailaren 26an, arratsaldeko 17:00etan, Areto Nagusian Olotera egingo den barnetegiaren inguruko bilera informatiboa egingo da.
-Bigarren Hezkuntza. 3.maila: Proiektu komunitarioa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, proiektu komunitario ikasgaian, txakurren abandonoari aurre egiteko proiektu bat martxan jarri dute. Hori dela eta, beste hainbeste ekintzaren artean, bigarren eskuko azoka bat prestatu dute Ikastolako familiek egindako ekarpenekin.
-Bigarren Hezkuntza. 4.maila: GOazen castinga
ETB 1ek GO!AZEN telesailaren 12. denboraldiko castinga martxan da. 16-24 urte arteko gazteak aurkez daitezke.
-Lehen fase honetan interesatuek BIDEO BAT bidali behar dute, horizontalean grabatuta.
-Bertan euren burua aurkeztu behar dute, izen-abizenak, nongoak diren, afizioren bat. Eta gero kanta zati bat abestu eta koreo zati bat dantzatu.
-Bideoa helbide honetara bidali behar da: goazen@pausoka.eus
-Bideoa bidaltzeko epea: OTSAILAK 14
BATXILERGOA
-Batxilergoa:
*Azterketa egunetan garraio zerbitzua: Otsailaren 10ean eta 11n, azterketak direla-eta, ez da bueltako bus zerbitzurik egongo.
*GO!azen 12.castinga martxan da: ETB 1ek GO!AZEN telesailaren 12. denboraldiko castinga martxan da. 16-24 urte arteko gazteak aurkez daitezke.
-Lehen fase honetan interesatuek BIDEO BAT bidali behar dute, horizontalean grabatuta.
-Bertan euren burua aurkeztu behar dute, izen-abizenak, nongoak diren, afizioren bat. Eta gero kanta zati bat abestu eta koreo zati bat dantzatu.
-Bideoa helbide honetara bidali behar da: goazen@pausoka.eus
-Bideoa bidaltzeko epea: OTSAILAK 14
-Batxilergoa, 2.maila: Selektibitaterako (USaP) aurrematrikula
USaPerako izen-emate prozesua zabalik dago otsailaren 3tik martxoaren 21era. Batxilergo 2. mailako ikasle guztiek ondo egingo dutela bermatzeko, otsailaren 18an prozesuarekin hasiko gara.
Izen-ematea ikasle guztiek egitea gomendatzen dugu, aurrerago baieztatzeko, aldatzeko edo ukatzeko aukera izango dutelako.
Aurrerago, matrikula gauzatzen denean, ordainketa egin beharko da. Une horretarako, familia ugarien kasuan, dokumentazioa eguneratuta izatea gomendatzen da.