Skip to main content

Proiektu komunitarioak DBH3n

Irudia
PROIEKTU KOMUNITARIOAK

PROIEKTU KOMUNITARIOAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, proiektu komunitario ikasgaian, txakurren abandonoari aurre egiteko proiektu bat martxan jarri dute. Hori dela eta, beste hainbeste ekintzaren artean, bigarren eskuko azoka bat prestatu dute Ikastolako familiek egindako ekarpenekin.

Jasotako ekarpen horiek bildu eta pasa den ostegunean, asteroko merkatua baliatuta, salmenta postua jarri zuten. Lortzen ari diren dirua txakurren egoitza bati emango diote, haien beharrekin laguntzeko.

Eskerrik asko ekarpena egin eta proiektua babesten ari zareten guztioi!

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.