2024/25 ikasturterako mantenu txandak (orain arteko azuolana) prestatzen hasi gara. Hori dela eta, ikasturte honetan txanda hauetan aritzeko asmoa duten familiek irailaren 25a baino lehen eman beharko dute izena.
MANTENU TXANDAREN XEDEA
Ikastolaren izaeran, hezkuntza guraso kooperatiba bezala mantendu nahian, familia guztiek Ikastola propio bizi behar dute.
Ikastolako mantenu lanek xede hau gauzatzeko aukera ematen dute txanden bidez eta gainera Ikastolako kuotek suposatzen duten zama arintzeko aukera ere badira.
Hortaz, mantenu txandak Ikastolako mantenuarekin harremana duten lanetan laguntzeko aukera ematen du antolatutako lan txanda ezberdinen bidez, eta horrela inbertsio kuota berreskura daiteke.
Mantenu auzolan txandak margotze lanak, lorategien zaintza, jolas tokiak…, mantentzeko erabiliko dira, partaideen trebezia eta nahiak kontuan izango direlarik. Ikastola arduratuko da txanda horiek aurrera eramateko materialaz.
INBERTSIO KUOTA BERRESKURATZEKO AUKERA
Irailetik abuztura bitartean, bazkide kooperatibista den familia bakoitzak inbertsio kuota bat ordaintzen du seme-alaba gazteenaren erreziboan; 2024 urtean:
HILEKO KUOTA | GUZTIRA | |
Inbertsio eta obratarako kuota | 25,86€ | 310,32€ |
Ikasturtean zehar lan txanda bidez 40 ordu lan egiten dituen familiari Inbertsio eta obratarako kuota osoari dagozkion 310,32 € itzuliko zaizkio.
Izena ematen dutenek gutxienez 20 ordu bete beharko dituzte. 20 eta 39 ordu betetzen dituzten kooperatibistei ere inbertsio kuotaren zati bat itzuliko zaie.
Ikasturteko auzolana amaitzen denean dagokion proportzioa itzuliko zaio familia bakoitzari.
TXANDEN ANTOLAKETA
Familia bakoitzak urtero 40 orduko lan-txandak egin beharko ditu (gutxienez 20 ordu), proposatzen diren datatan, posible delarik asteburu berbereko ostiral eta larunbatean parte hartzea.
Txandak 40 orduko erreferentzia bezala harturik, Ikastolak dituen beharren eta izena ematen duen bazkide kopuruaren arabera antolatuko dira. Hau da, izan daiteke ordu nahikorik ez egotea izena ematen duten denek 40 ordu bete dezaten edo lan nahikorik ez egotea denentzako. Horrela izanik, era proportzionalean arituko ginateke.
Familia bakoitzeko pertsona bakarra arituko da eta bazkidetza duen pertsona izatea aholkatzen dugu.