Skip to main content

2023/24 56 Ikastolako jaia

2024/05/14
Irudia
ikastolako jaia

Maiatzaren 25an, larunbata, Ikastolako jaia ospatuko dugu.  Ohikoan egoten diren jarduerez gain, aurten berrikuntza gisa, LH5etik gorakoentzat ginkana egongo da.

Ohikoan bezala, aisialdi, jolas eta kirol ekintzekin batera, Batxilergoa amaitu duen taldearen agurra eta 30 urte bete dituzten ikasle ohien omenaldia  izango ditugu eta baita herri bazkaria eta dantza eta kanturako tarteak ere.

 

EGITARAUA

9:30   Eskupilota partiduak BHko frontoian Herriaren Pilota elkartearekin elkarlanean.

11:00

-Motor eta patinete lasterketa HHko jolastokian 11:45ak arte.

-Jolas, tailer eta puzgarriak 13:30ak arte eraikin nagusian.

-Azoka ikastolako sarreran 14:00ak arte; Araba Euskarazeko material salmenta, DBH 3.mailakoen ikasbidairako bigarren eskuko produktuak eta Batxilergoko 1.mailakoen Saharako kamiseta zein poltsak eta 2.eskuko liburuak.

11:30

Tenis erakusketa eta tailerra Ikastolako tenis taldearen eskutik, sarrerako esplanadan eta tenis elkartearekin elkarlanean.

Ikastolako trikitilari eta panderojoleekin kalejira.

12:00 30 urte betetzen dituzten 1994an jaiotako ikasle ohiei harrera Haur Hezkuntza.

12:30 Ikastolako dantza taldearen dantza emanaldia sarrerako esplanadan.

14:30 Herri bazkaria BHko frontoian. Txartela erosteko azken eguna: maiatzak 17, ostirala

Txarteletan ahobizi*, belarriprest** edo euskaralagun*** zaren markatu beharko da. Modu honetan, bakoitzetik zenbat pertsona gauden jakin eta mural bat osatuko dugu.

Jarraian  Ikastolako zozketa (boletoak ostegunetik aurrera jaso ahal izango dira) eta bingoa DBH3koen eskutik.

16:00 Ginkana Ikastolan eta ikastola inguruetan Lehen Hezkuntzako 5.mailatik gorakoentzat.

Ekintza honetan parte hartzeko izena eman behar da. 

17:00 "Arboledako trikitilariak" taldearekin erromeria. 

 

Egunean zehar txosna eta photocall-a egongo da.

 

*Ahobizi: Euskaraz egingo diet ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko naiz euskaraz. Ezagutzen ez ditudanekin lehen hitza euskaraz egingo dut, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

**Belarriprest: Euskaraz dakiten niri euskaraz egiteko gonbitea egingo diet. Euskara ulertzen dudala adieraziko diet eta nirekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Nik euskaraz edo erdaraz erantzungo dut, baina niri euskaraz egiteko eskatuko dut.

***Euskaralagun: ez dut euskara menperatzen baina babesten dut.

 

LAGUNTZAILEEN ANTOLAKETA

Gogoratu jaiarekin aurrera egiteko ezinbestekoa dela denon laguntza.

Behar diren zeregin ezberdinetan, bezperako muntaketan, txosnan, bazkarian, garbiketan... izena emateko formularioa sortu dugu horretarako. Eman izena maiatzaren 17a baino lehen, ahalik eta lasterren txandak antola ditzagun:

 

HURRENGO BILERA

Bestalde, jaiaren antolaketan sakontzen jarraitzeko hurrengo bilera maiatzaren 20an, 16:30ean egingo da. Etor zaitez!

Irudia

Azken zirkularrak

2024-11-19
Astekaria 2024.11.19
2024-11-18
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.
2024-11-15
Olentzero eta Mari Domingi 2024
2024-11-12
Astekaria 2024.11.12