Skip to main content

Lau lan deialdi

Irudia
lan deialdia

Laudio Ikastolak ondorengo lan eskaintza egin du:

 

2026/2027 ikasturterako sukaldari lanpostua 

Eskatzen da: Goi-mailako Sukalde Zuzendaritza Lanbide Heziketako zikloa eta B2 euskara maila.

Eskaintzen da: 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31 bitarteko ordezkapen lan kontratua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen hitzarmen kolektiboak sukaldaria lan kategoriarako arautzen dituen lan baldintzak: 1.918,49 euroko soldata gordina 14 lansaritan; astelehenetik ostirala bitarteko lan jarduna 7:30-16:00 ordutegiarekin eta eskola jai eta oporrak barne dituen lan egutegia.
 

Bigarren Hezkuntzako pedagogia terapeutiko irakaslea eta orientatzailea 

Laudio Ikastolak ordezkapen lanpostua betetzeko beharra dauka. 

Interesdunek lanpostuan aritzeko ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Beharrezko gradua,pedagogía, psikopedagogia edo baliokidea.
  • EGA edo titulazio baliokidea
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.

Ondorengoa baloratuko da:

  • Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea. 
  • Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea. 

 

Filosofia irakasle lanposturako lan deialdia

Laudio Ikastolak Batxilergoan Filosofia arloko irakaslea behar du, hizkuntza habilitazioarekin. 

Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa; filosofia.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.
  • Ingelera habilitazioa edo akreditazioa.

Ondorengoa baloratuko da:

  • Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea. 
  • Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea. 

 

Gizarte irakasle lanposturako lan deialdia

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan gizarte arlorako  irakaslea behar du.

Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

Ondorengoa baloratuko da:

  • Hizkuntzak (gaztelera, frantsesa…).
  • Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea. 
  • Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea.

 

 

Lan deialdi hauetan,   %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago. Baita sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea ere.

Lan deialdi hauetarako  izen ematea  2026ko irailaren 2ra arte egongo da zabalik eta Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  laudioikastola.eus/lan-poltsa , bideratu beharko da.

Azken albisteak

Zerbitzuetarako izen ematea, ordutegiak, egutegiak eta gainerako informazioa.
Ikaskuntza Komunitarioa ikasgaiaren barruan, Laudio Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek diru-bilketa solidario bat egin dute Hodei-Ilargi elkartearen alde.
Urtero bezala, goizeko ordutegia hastearekin batera Warming English ikastaroari hasiera eman zioten LH4.mailako ikasleek.
Elkartasun uholdea basamortura iritsi da.