Pasar al contenido principal

Laudioko sorginek 2 urteko haurrak lagundu dituzte udari ongi etorria egiten

Irudia
2 urte sorginen bisita

“BAGA, BIGA, HIRUGA, LAUGA , BOSA, SEA, ZAPA, ZOPA, BERAKATZA, TRONPAAA !! “

Egun hauetan Laudioko sorginak Ikastola inguruan ibili dira eta Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleengana hurbildu dira udari elkarrekin ongi etorria emateko.

Proiektu honen barruan, ipuin bat landu dugu eta energia txarrak gure ingurutik uxatzeko ahaleginean, sorginekin batera minak sendatzeko edabe magikoa prestatu dugu jolastokian antolatu dugun esperimentazio txokoan.

Umeek berriz ere proiektuaren benetako bizipena izan dute. Ez galdu aukera eta bilatu zuek ere etxean sorginkerietan aritzeko tartea.

Uda ederra opa dizuegu eta urrun joan daitezela min guztiak!

LAUDIOKO SORGINAK KANTA:

Behin joan nintzen basora…
ikusi nuen sorgina.
Sorgin txikiak: “baga, biga, hiruga” (BIS)

BIDEO LABURRA:
Irudia
 
BALIABIDEAK:

IPUINA

IPUINA KONTATZEKO IRUDIAK

 

Laudioko sorginak - ipuina.pdf
sorginak ipuina irudiak.pdf