ABENDUAREN 20AN, LARUNBATA, IKASTOLAKO FAMILIEN HARRERA IKAZKINARI
Olentzero eta Mari Domingi lanaz lepo dabiltza egunotan. Izan ere, aurki, hilaren 24an, Euskal Herriko haur guztiak zain izango dituzte opariak jasotzeko.
Abenduaren 20an, larunbatean, beraien laguntzailetako bat izango dugu gurekin Laudio Ikastolan, familia giroan haurrei Olentzero eta Mari Domingirentzako gutunak bere bitartez helarazteko aukera ematen.
Jai giroan hartuko dugu ikazkina eta txokolate jana ere eskainiko dugu 11:00etatik 13:00etara.
ABENDUAREN 23KO FUNTZIONAMENDUA
JAI GIROAN OSPATUKO DUGU NEGUKO OPORREN HASIERA
Abenduaren 23a aparteko eguna izango da Ikastolan. Etapa guztietan hainbat ekitaldi eta ospakizun burutuko ditugu euskara eta euskal kultura ardatz hartuta. Ikasleri guztia egun horretan euskal jantzi tradizionalekin janztera animatzen dugu.
LAUDIO TXIKI
-Katuka/Sehaska: kamiseta txuria eta zapi laukiduna ekartzera animatzen zaituztegu!
-2 urte: goizeko ordutegia izango dugu, 15:00ak arte. Baserritarrez jantzita etorri!
HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA
Asteazkenetako ordutegia izango dugu. Baserritarrez jantzita etorri!
LEHEN HEZKUNTZA
Asteazkenetako ordutegia egongo da. Baserritarrez jantzita etorri!
DBH ETA BATXILERGOA
Sarrera ordua: 08:55ean
Irteera ordua: 13:00etan
GARRAIO ZERBITZUA:
Batxilergoko linea (Amurriora doana) ordutegi honetara egokituko da, hau da, 13:10ean abiatuko da Ikastolatik.
DBHko linea (Ugaora doana) 15:10ean abiatuko da Ikastolatik. Ikasleek Ikastolan bazkaltzeko aukera izango dute.
JANTOKI ZERBITZUA:
DBH eta Batxilergoko ikasleek ez dute jantoki zerbitzurik izango, salbu garraioa Ugaora bueltatzeko erabiliko dutenek.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Gogoan izan abenduaren 23an ez dela Eskolaz Kanpoko Ekintzarik egongo.
LAUDIOKO EKINTZA PROGRAMA
Oporretan zehar hainbat ekitaldi izango ditugu Laudion aisialdia familian eta jai giroan disfrutatzeko. Ekintza guztietatik hauek nabarmendu nahi dizkizuegu:
ABENDUAK 19
Ikazkinen jaia Ugarte auzoan 18:30ean
ABENDUAK 23
Peio Rivasen magia ikuskizuna 17:30ean eta 19:30ean Lamuza parkeko kasinoan.
ABENDUAK 24
Ikastolako dantza taldearen emanaldia 12:00etan Aldai plazan
Olentzero eta Mari Domingiren marrazketa lehiaketaren sari banaketa 13:00etan Aldai plazan
Olentzero eta Mari Dominigiren kalejira 18:15ean Nagusien Egoitzatik
ABENDUAK 26
Jon Rivera Aulestia gimnastari omenaldia 19:00etan Lamuza parkeko kasinoan
Programazio osoa HEMEN
MATERIAL SALMENTA LAUDION BERTAN NEGUKO AZOKATAN:
ABENDUAREN 20AN, LARUNBATA, Herriko baserritarrek astero Aldai plazan antolatzen duten azokan
ABENDUAREN 24AN, ASTEARTEA, Eguberriko baserritar eta artisauen azokan 10:00etatik
ABENDUAREN 31N, ASTERARTEA, Urte zaharreko baserritar eta artisauen azokan 10:00etatik

DBH4KO IKASLEEN MODA DESFILEA
DBH4ko ikasleek moda desfilea antolatu dute abenduaren 19rako Ikastolako frontoian.
Sarrerak salmentan dituzte 5 euroren truke.
ABENDUAK 14, TRUKE AZOKA
Bestetik, abenduaren 14an, igandea, Herriko plazan izango den Truke azokan parte hartuko dute ikasbidaiarako postu batekin.