Skip to main content

Eguzki plakak

Irudia
EGUZKI PLAKAK

Laudio Ikastolak urteak daramatza ingurugiroaren aldeko ekimenetan burubelarri; besteak beste, Agenda 21, egun Agenda 30 bezalako proiektuetan parte hartzen.

Ikastolak, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren alde hartutako bidearen baitan, kontsumitzen duen energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plakak jarri ditu. Guztira 100 eguzki plaka (50 kWp)  jarri dira teilatuan eta egindako instalazioarekin, sortzen eta kontsumitzen den energía zenbatekoa den jakin ahal izango da.

Ikastolak, honekin, energía ez-kutsatzailea sortzearekin, ikastetxe iraunkorrago baterantz urrats handia egin du. Kontsumo arduratsu eta jasangarri baten aldeko apustua ere bada.

Ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko apustua

Irudia

Ikastolak urte batean 82.085 Kwh kontsumitzen dituela eta ia 17.000€ko gastua duela aztertuta, ahalik eta errendimendu energetiko handiena duen proposamena garatzea izan du helburu nagusi. Hau da, ahalik eta aprobetxamendu eta errentagarritasun handiena dakarren instalazioa egitea.

Irudia

Instalazioaren alderdi ekonomikoari dagokienez, egindako  inbertsioa urte bateko epealdian berreskuratzea aurreikusten da.

 

Irudia

Bestalde, Ikastola eskualdean “Energia berriztagarrien Aiaraldeko komunitatea”-ri buruz ematen ari den hausnarketa saioetan parte hartzen ari da. Maiatzaren 11n egin zuten lehendabiziko topaketa, Faktorian.

 

Eutsi diezaiogun kontsumo arduratsuaren alde hartutako konpromisoari!

Azken albisteak

Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.
Iaz abiatutako "Familiak eragile hizkuntzen erabileran" dinamikari  segida emateko webinar saioa burutuko du Ikastolen Elkarteak datorren azaroaren 17an, asteartea, 18:00etatik 19:00etara.