Skip to main content

2025/26 01 Jantoki zerbitzua

Irudia
jantokia

2025/2026 ikasturtean jantoki zerbitzua erabiliko duten ikasle guztiek ondorengo alta galdetegia bete beharko dute irailaren 2a baino lehen:

 

JANTOKIKO KUOTA

Ekaineko asanbladan aurkeztu zen bezala, 25/26 ikasturtean jantokiko kuota 98€ko izango da. Kuota honek jantokiko txanda kuota bereganatu du. Aipatzea kuota hau 4 urtetik gorako ikasleei apliakatuko zaie, 3 urtetik beherakoen kasuan 106,67€ko izango da.

 

JANTOKIKO LAGUNTZAILE TXANDA

Jantokia darabilten 4 urtetik BATXI2ra arteko ikasleen familiek 16 eguneko txanda egiteko aukera dute. Egiten dutenen kasuan,  166,78€ itzuliko zaizkie. Familia guztiek egiten duten aukera adierazi beharko dute ikaslearen alta komunikatzean, hau da, izen emate galdetegia betetzean.

Ikastolak txanda sistemaren funtzionamendua antolatzen duen arautegi hau ezarri du guztion artean ikasleek jasotzen duten zerbitzua hobetu dezagun:

1. XEDEA.    Txandaren xedea jantokiko garbiketa lanetan laguntzea da.

2. EUSKARA. Jantoki zerbitzuaren euskara hutsezko funtzionamendua berma dezagun,  txandan parte hartuko duen pertsonak euskarazko ahozko komunikazioa bermatzeko behar adinako konpromisoa erakutsi beharko du.

3. EGUTEGIA. Txandarako ezarritako egun guztiak bete beharko dira, beti ere txanda egutegian ezarritako datatan.  Txanda egunik bete gabe utziz gero, kuotaren zati proportzionala ordaindu beharko da. Txandaren egun kopurua urteroko plangintza antolatzean zehaztuko da; printzipioz 16 egun dira.

4. ORDUTEGIA. Txandaren ordutegia osorik bete beharko da egunero: 12:15etik 15:00etara.

5. BAZKARIA. Txandako partaideek ez dute jantokian bazkalduko.

6. AHAIDETASUNA. Txandako partaideak txanda  betebeharra eragin duen ikaslearen 1.mailako senitartekoa eta Ikastolako bazkidea behar du izan.

7. IZEN EMATEA. Ikasturte hasieran egindako aukeraketa ezin izango da aldatu. Plangintzak ahalbidetuz gero, ikasturtean zehar sortutako alta berriei txanda sisteman parte hartzeko aukera eskainiko zaie.

8. ELIKAGAIEN MANIPULATZAILE KARNETA. Jantokiko auzolanean parte hartuko duten pertsonek elikagaien manipulatzaile karneta beharko dute. On-line eskuratzea dago ondorengo web gunean: hazia.net.

Azken zirkularrak

Palestinarekin elkartasuna / Ikastolako jaia / Ohiko Batzar Orokorra / Maiatzaren 21eko lanuztea / 2026-27rako eskola egutegia / Barne bekak / Ekaineko arratsaldetarako zerbitzu osagarria / Jantokiko postrerako fruta…
Ikastolako jaia / 2026-27rako eskola egutegia / Barne beka deialdia / Jardun jarraiko egunetarako zerbitzu osagarria eta Jantokiaren antolaketa / Tanta banaketa / EKE batzordearen eraberritzea / AEKren mintzodromoa /…
Egitaraua prest.
2026/27rako eskola egutegirako iradokizun bilketa.