Skip to main content

Bi programa, bi ikasmaila

Irudia
LH5

LH5: ALDATZEN PROGRAMA

 

Aldatzen programaren helburua haurtzaroan sexualitate osasuntsua eraikitzeko hezkuntza-lana egitea da, eskola-komunitate osoa inplikatuz. Gaur egungo gizartean, publizitateak, sare sozialen erabilerak eta pornografiarako sarbide goiztiarrak adin nagusiagoei dagozkien bizipenak haurtzarora aurreratu dituzte.

Edireneko psikologoek eman dute programa hau. Bi orduko saioetan egin zuten, honako gai hauek aztertuz:

  • Haztearen esanahia: Zer esan nahi du hazi egiteak?
  • Aldaketa fisikoen ezagutza: Gorputzean gertatzen diren aldaketak ulertzea.
  • Zalantzak argitzea: Ikasleen galderei erantzutea.
  • Aldaketa fisiko eta emozionalen anbibalentzia: Sentimendu kontrajarriak kudeatzea.
  • Prozesu horretan gizartearen eragina: Gizarteak aldaketa horietan nola eragiten duen.

 

 

LH6: GARAI BERRIAK PROGRAMA

 

Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek, aldiz, "Gaai berriak" programan ondorengoa jorratu zuten:

  • Aldaketa fisikoak, psikologikoak eta sozialak: Nerabezaroko trantsizio-aldian gertatzen diren aldaketa integralak.
  • Garuna bi zatitan: Ezkerreko eta eskuineko hemisferioen funtzionamendua eta garrantzia.
  • Sormenaren garapena: Sormena bultzatzea eta lantzea.
  • Adostasun soziala eta talde-presioa kontsumoen hasierarekin lotuta: Taldearen eraginak kontsumo ohituretan duen pisua aztertzea.

Azken albisteak

Zerbitzuetarako izen ematea, ordutegiak, egutegiak eta gainerako informazioa.
Ikaskuntza Komunitarioa ikasgaiaren barruan, Laudio Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek diru-bilketa solidario bat egin dute Hodei-Ilargi elkartearen alde.
Urtero bezala, goizeko ordutegia hastearekin batera Warming English ikastaroari hasiera eman zioten LH4.mailako ikasleek.
Elkartasun uholdea basamortura iritsi da.