Irudia

LH5: ALDATZEN PROGRAMA
Aldatzen programaren helburua haurtzaroan sexualitate osasuntsua eraikitzeko hezkuntza-lana egitea da, eskola-komunitate osoa inplikatuz. Gaur egungo gizartean, publizitateak, sare sozialen erabilerak eta pornografiarako sarbide goiztiarrak adin nagusiagoei dagozkien bizipenak haurtzarora aurreratu dituzte.
Edireneko psikologoek eman dute programa hau. Bi orduko saioetan egin zuten, honako gai hauek aztertuz:
- Haztearen esanahia: Zer esan nahi du hazi egiteak?
- Aldaketa fisikoen ezagutza: Gorputzean gertatzen diren aldaketak ulertzea.
- Zalantzak argitzea: Ikasleen galderei erantzutea.
- Aldaketa fisiko eta emozionalen anbibalentzia: Sentimendu kontrajarriak kudeatzea.
- Prozesu horretan gizartearen eragina: Gizarteak aldaketa horietan nola eragiten duen.
LH6: GARAI BERRIAK PROGRAMA
Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek, aldiz, "Gaai berriak" programan ondorengoa jorratu zuten:
- Aldaketa fisikoak, psikologikoak eta sozialak: Nerabezaroko trantsizio-aldian gertatzen diren aldaketa integralak.
- Garuna bi zatitan: Ezkerreko eta eskuineko hemisferioen funtzionamendua eta garrantzia.
- Sormenaren garapena: Sormena bultzatzea eta lantzea.
- Adostasun soziala eta talde-presioa kontsumoen hasierarekin lotuta: Taldearen eraginak kontsumo ohituretan duen pisua aztertzea.