Skip to main content

Mikroipuin eta poesia lehiaketa

Irudia
IPUIN LEHIAKETA

MIKROIPUIN ETA POESIA LEHIAKETA

Laudio Ikastolak Mikro-Ipuin Lehiaketaren VIII. eta Poesia Lehiaketaren VI. edizioen sari banaketa egin du gaur. Aurtengoan bereziki esanguratsua den gai baten inguruan: "Kontsumo eta Ekoizpen Arduratsua". Ez da kasualitatea aukeraketa hau, izan ere, 2024-25ean ikastolan ELIKAGAIEN ERREFUSAri buruzko diagnostikoa egiteko motibazio ekintza bezala erabiltzea erabaki zen, agenda 30 lantaldearekin batera.

Lehiaketa hauek, beraz, ez dira soilik idazmenarekiko zaletasuna sustatzeko guneak; askoz haratago doaz. Sormenaren bidez errealitatea aztertzeko, ulertzeko eta eraldatzeko gonbidapena dira. "Kontsumo eta Ekoizpen Arduratsua" gaia lantzeak gure eguneroko bizitzako ohituretan, gure erosketa erabakietan eta gure elikadura-katearen ulermenean sakontzera garamatza.

Sormena eta ingurugiroa.

Idazmena eta euskara.

 

Jasotako lanen artean, ondorengo ikasleenak izan da sarituak:

 

- Izaro Etxebarria Artetxe (DBH 2)

- June Saratxaga (DBH 1A)

- Garazi Unanue (DBH 4A)

 

Zorionak!!

 

ZORIONTASUNA EROS DAITEKE? (Izaro)

Behin batean, Maren izeneko neskatila, erosketak egitera joan zen, eta sare sozialetako pertsonek erakusten zituzten gauzak bertan ikustean, hauek erostearen beharra sentitu zuen, eta nola ez, ezin izan zuen gogo hori saihestu. Azkenean, nahi zuen guztia erosi eta denarekin bueltatu zen etxera, bere ikuspuntutik, bere ametsa beteta, objektu eta produktu asko baitzituen bere eskuetan. Baina ondoren, etxera bueltan, ume baten aurpegian paperontzitik ateratako panpin batekin jolasten zegoen bitartean islatzen zen irribarrea ikusita, berak erositako guztiak ez ziola halako irribarrea sorrarazten eta poztasun hori lortzeko material horien beharra ez zeukala konturatu zen.  Eta horrek, gehien daukana ez dela zoriontsuen bizi dena, baizik eta gutxiagorekin konformatzen dena pentsatzera eraman zuen. 

 

ISPILU HAUTSIA (Garazi)

Clarak beti gehiago nahi izaten zuen: arropa gehiago, gadget gehiago, errekonozimendu gehiago... Zerbait berria erosten zuen bakoitzean, zorion iragankorra sentitzen zuen. Hala ere, bere etxea inoiz erabiltzen ez zituen gauzez betetzen zen. Egun batean, antzinako ispilu batean begiratzean, gauzen pilaketaren arteko bere isla distortsionatua ikusi zuen. Konturatu zen gehiegizko kontsumoaren bidez zoriona bilatzeak hutsik utzi zuela. Beharrezkoa ez zena oparitzea erabaki zuen eta, hori egitean, sinplean aurkitu zuen benetako poza: lagunak, natura eta une partekatuak. Ugaritasuna ez dago beti materialean.

 
BONBILA ZORABIATUA (June)

Guztia KLIK batekin hasi zen.bat-batean esnatu egin ninduten eta KLIK lotara, KLIK esnatuta, KLIK lotara, KLIK esnatuta, KLIK lotara, KLIK esnatuta. Ufff! Zelako lasaitasuna! KLIK lotara, KLIK esnatuta, KLIK lotara, KLIK esnatuta ... Ene bada! Zelako astapotroa! KLIK lotara, KLIK esnatuta, KLIK lotara, KLIK esnatuta, KLIK lotara, KLIK esnatuta. Hau bai zorabioaaaaaaaa! Eta guztia KLIK batekin amaitu zen.

 

 

Azken albisteak

Ordezkariak udal foroan
Lorategi bat sortzen.
Makatza liburua aitzaki.