Pasar al contenido principal

Liburu ibiltaria

Irudia
LIBURU IBILTARIA

LIBURU IBILTARIA

Liburu Ibiltaria izeneko egitasmoa Ikastolen jaiek (Araba Euskaraz, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Ibilaldia, Herri Urrats) era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. 2021ean, Araba Euskaraz Laudion izan zen urtean, izan zen lehendabiziko edizioa.

Aurtengo hau bostgarren edizioa eta aurreko edizioetan egin den modu berean, Ikastolen jaien antolatzaile diren Ikastolez gain beste askok ere parte hartuko dute. Laudion pasa den astean izan zen, Aresketa Ikastolatik heldu zen eta Iparraldeko Kattalin Elizalde Kolegiora pasatuko zaio.

Guztira, han eta hemen, Euskal Herri luze zabaleko 33 ikastoletako DBH 3 eta 4ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, dozenaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.

Ikasturte honetan ikasleek JAIAK gaia jorratuko dute.

Liburuari hasiera Arabako Bastida Ikastolan eman zitzaion eta amaiera Bizkaian emango zaio, 2025eko Ibilaldia jaiaren antolatzaile den Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan hain zuzen.

Zein izango ote da istorioaren bilakaera? amaiera?

Gu ezagutzeko irrikaz gaude!

Azken albisteak

Lehen Hezkuntzako 5. mailan burutzen den bertsolari eskolako ordezkaritza bat hurbildu da maiatzaren 28an eta ekainaren 6an ospatu diren bertsolari topaketetara.
“BAGA, BIGA, HIRUGA, LAUGA , BOSA, SEA, ZAPA, ZOPA, BERAKATZA, TRONPAAA !! “Egun hauetan Laudioko sorginak  Olartetik jeitsi eta Ikastola inguruan ibili dira.
Lehen Hezkuntzako ikasleak Kontsumobideko tailerretan aritu dira maiatzan zehar. Saioetan kontsumo kontziente, arduratsu eta jasangarriko irizpideen arabera jardutea sustatzen duten ekintzak burutu dituzte: 1. eta 2.
Los temas a tratar serán las cuentas del ejercicio 2025, la renovación de los órganos de gobierno y el informe de dirección.