Skip to main content

Mikro-Ipuin eta Poema lehiaketa

2024/09/20
Irudia
SARI BANAKETA

Laudio Ikastolak Mikro-Ipuin lehiaketaren VII.edizioaren eta Poema Lehiaketaren V. edizioaren deialdia egin zuen pasa den ikasturte amaieran.

Lehiaketa honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartu ahal izan zuten eta jorratu beharreko gaia ondorengoa izan zen: Kultura aniztasuna kolonialismoaren eta arrazakeriaren antidotoa.

Ipuin edota poema bakoitzak gehienez 100 hitz edota 25 lerro izan behar zituen, hurrenez hurren. Hauek dira saritutako lanetako batzuk:

NIRE LAGUNA BELTZA DA, ETA ZER?

  • Ama! Gaur parkean jolasten ari ziren mutil batzuk, Aitor begiratu eta kuttu-muttuka eta barrezka hasi dira, eta ez dut zergaitia ulertzen - komentatzen dio triste Anderrek bere amari.
  • Ai maitia… Zoritxarrez denok ez dugu pentsamendu berdina. Batzuk, beraiek dituzten ezaugarri berdinak ez izateak pertsona horiek mespretxatzeko eskubidea dutela uste dute, oso era desegokian jokatuz - erantzun dio amak.
  • Zeeerrr?? Baina hori ez da bidezkoa. Gainera, gure artean desberdinak izateak aberastasun handia ematen dio gure gizarteari - dio umeak haserre.

Amak buruarekin baietz esanez:

  • Arrazoia duzu. Koloreak, aberastasunak, generoak… ez liguke multzotan banatu beharko."

 

KOLONIZATUAREN SENTIPENA

Urrutitik zatoz eta nire lurrak inbaditzen dituzu, 

nire jendea hiltzen duzu, zuen ohiturak eta erlijioak inposatzen dituzu, 

ez dituzu nire herriaren sentimenduak ezagutzen, eta negar eginarazten diozu nire familiari.

Harro egon zaitezke herri bat kolonizatu izanaz,  

eta zure istorioak zureei kontatu, 

baina benetan lortu duzuna familiak eta giza bizitzak suntsitzea da,

eta horrekin tradizioak, sentimenduak eta identitateak desagerraraztea. 

Hainbeste irrika izan duzu zabaltzeko, botere gehiago izateko, 

aitortuagoa izateko, non giza balioak, enpatia eta zintzotasuna ahaztu zaizkizun.

 

MANDALA

Arratsaldeko seiak ziren eta Mandala, bere logelako lehiotik begira zegoen. Arratsalde polita zegoen kanpoan: eguzkia ez zen izkutatu oraindik eta bere etxe aurreko parkea umez beteta zegoen.

Hiru hilabete zeramatzan auzo horretan eta oraindik ez zuen lagun bat ere ez egin…  

Klaserako bidean egunero entzuten zituen bere albotik pasatzen ziren umeen zurrumurruak: zergaitik da hain beltza?...

Lehiotik umeak begiratzen zituen bitartean, Mandalak Afrikan bizitako gose eta pobrezia etortzen zitzaion burura…

Halako batean, amak logelako atea ireki zuen eta haren ondoan, parkean sokasaltoan ikusi zuen neska ilegorria zegoen bere eskua eskainiz….

Momentu horretan konturatu zen bere bizitza aldatu egingo zela.

 

 

SARIDUNAK

Bildutako lan guztien artean ondorengoak izan dira saria jaso duten ikasleak:

1. Ariane Urquijo Velasquez

2. Joar Suarez Olabarria

3. Anartz Arias Lopez

 

Hirurek Zuhaitza liburu dendan erosteko bonoa jaso dute.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! 

 

Azken albisteak

2024-12-26
LH 4.mailakoek hiruhilabete bukaerako proiektua burutu dute.
2024-12-23
Liburu Ibiltariaren 5.edizioa martxan.
2024-12-20
Euskara irakasten da edo euskaldun aktiboak sortzen dira?
2024-12-18
42 urteko ibilbideari agur esan dio Anabelek.