Laudio Ikastolak urteak daramatza ingurugiroaren aldeko ekimenetan burubelarri; besteak beste, Agenda 21, egun Agenda 30 bezalako proiektuetan parte hartzen.
Ikastolak, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren alde hartutako bidearen baitan, kontsumitzen duen energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plakak jarri ditu. Guztira 100 eguzki plaka (50 kWp) jarri dira teilatuan eta egindako instalazioarekin, sortzen eta kontsumitzen den energía zenbatekoa den jakin ahal izango da.
Ikastolak, honekin, energía ez-kutsatzailea sortzearekin, ikastetxe iraunkorrago baterantz urrats handia egin du. Kontsumo arduratsu eta jasangarri baten aldeko apustua ere bada.
Ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko apustua
Ikastolak urte batean 82.085 Kwh kontsumitzen dituela eta ia 17.000€ko gastua duela aztertuta, ahalik eta errendimendu energetiko handiena duen proposamena garatzea izan du helburu nagusi. Hau da, ahalik eta aprobetxamendu eta errentagarritasun handiena dakarren instalazioa egitea.
Instalazioaren alderdi ekonomikoari dagokienez, egindako inbertsioa urte bateko epealdian berreskuratzea aurreikusten da.
Bestalde, Ikastola eskualdean “Energia berriztagarrien Aiaraldeko komunitatea”-ri buruz ematen ari den hausnarketa saioetan parte hartzen ari da. Maiatzaren 11n egin zuten lehendabiziko topaketa, Faktorian.
Eutsi diezaiogun kontsumo arduratsuaren alde hartutako konpromisoari!