Irudia
Bizilabe Laudioko udalak Elhuyarrekin batera 2022an martxan jarritako aisialdi-eskaintza da. Haur eta gaztetxoen (0-14 urte bitartekoak) zientzia eta teknologiarekiko interesa eta zaletasuna pizteko helburua du Bizilabek eta, bide horretan, talde-lanean, esperimentu eta proiektuak egiteko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako 4.mailakoek egunotan izan dituzten tailerretan.
Ekimen honen bidez, zientzia eta teknologia gaiak landu dituzte; biologia, kimika, fisika, programazioa, teknologia, etab. Nola? zenbait esperimentu eta jarduera eginez.
Esperimentatu, ikertu eta sormena garatu!
Bestetik, ikastetxe ezberdinen artean egindako topaketaren inguruko informazioa hemen ikus dezakezue.