Skip to main content

Korrika: lekukoa

2024.03.18.- Aurtengo Korrika, 23.edizioa, martxan da. Pasa den ostegunean Irundik abiatu zen eta bertan izan zen Laudio Ikastolako talde bat.  Hamaika egunez Euskal Herriko herri, auzo eta kale ezberdinak zeharkatzen ari da.

Laudiotik ostiralean, martxoaren 22an, pasatuko da. Laudio Ikastolak 2083.km dauka eta lekukoa pertsonal ez-dozenteen ordezkaritzak eramango du, baita etapa bakoitzeko ikasle batek ere.

Lekukoa eramateko galdetegia bete zuten ikasleen artean zozketa burutu dugu:

LAUDIO TXIKI (8 pertsona):  KEA LILI ONAINDIA

HAUR HEZKUNTZA (34 pertsona): XABI PEREZ DE HEREDIA

LEHEN HEZKUNTZA (63 pertsona): MARKEL ESKURTZA DEL RIO

BIGARREN HEZKUNTZA (20 pertsona): URKO GIL VALLE

BATXILERGOA (5 pertsona): NAHIA GOIKOETXEA FANDIÑO

 

Gogoratu, eguerdiko 12:00etan Zumalakarregi etorbidean dagoen BM supermerkatuan hitzordua dugula!

 

 

 

Azken albisteak

Laudio Ikastolak 2026/2027 ikasturterako sukaldari lanpostua eskaintzen du.Eskatzen da: Goi-mailako Sukalde Zuzendaritza Lanbide Heziketako zikloa eta B2 euskara maila.
Ikasturte honetan zehar Laudio Ikastolan, Euskal Herriko beste hainbat Ikastolarekin batera, Familiak Eleaniztasunean egitasmoa garatu dugu HIZPRO proiektuaren ekimenez.
Oporretan euskaraz eta euskararekin gozatzeko baliabide bilduma.
Ekainaren 10ean Laudio Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen 60 bazkide, ordezkatuak barte, bertaratu zirelarik. Bertan, gai-ordenean agertu bezala, ondorengo gaiak jorratu ziren.