Pasar al contenido principal

Korrika: lekukoa

2024.03.18.- Aurtengo Korrika, 23.edizioa, martxan da. Pasa den ostegunean Irundik abiatu zen eta bertan izan zen Laudio Ikastolako talde bat.  Hamaika egunez Euskal Herriko herri, auzo eta kale ezberdinak zeharkatzen ari da.

Laudiotik ostiralean, martxoaren 22an, pasatuko da. Laudio Ikastolak 2083.km dauka eta lekukoa pertsonal ez-dozenteen ordezkaritzak eramango du, baita etapa bakoitzeko ikasle batek ere.

Lekukoa eramateko galdetegia bete zuten ikasleen artean zozketa burutu dugu:

LAUDIO TXIKI (8 pertsona):  KEA LILI ONAINDIA

HAUR HEZKUNTZA (34 pertsona): XABI PEREZ DE HEREDIA

LEHEN HEZKUNTZA (63 pertsona): MARKEL ESKURTZA DEL RIO

BIGARREN HEZKUNTZA (20 pertsona): URKO GIL VALLE

BATXILERGOA (5 pertsona): NAHIA GOIKOETXEA FANDIÑO

 

Gogoratu, eguerdiko 12:00etan Zumalakarregi etorbidean dagoen BM supermerkatuan hitzordua dugula!