Skip to main content

LH4ko ikasleak birziklatzen

2024.02.13.- Aiarako Kuadrillak, Agenda 30 proiektuaren barruan, birziklapenari buruzko tailerrak antolatu zituen urtarrilaren amaieran. Laudio Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek goiz bateko tailerrean aktiboki parte hartu zuten.

Tailer hauek, hondakinak bereizteko, jardun bide egokiaz kontzientziatzeko kanpaina baten barruan murgiltzen dira. Egindako jarduerak, era ludikoaren bidez, gure ikasleek sortzen ditugun hondakinak behar bezala bereiztea zuen helburu nagusitzat.  Modu berean, ingurumen arloko sentsibiliazio jasangarriagoaren bozeramaile bihurtu ziren.

Horretaz gain, Ikastolako sarrera nagusian Aiarako Kuadrillak utzitako totemak izan genituen, sortzen ditugun hondakinen sailkapena nola egin argiago ikusi ahal izateko.

Zaindu dezagun natura!

 

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.