2024.02.13.- Aiarako Kuadrillak, Agenda 30 proiektuaren barruan, birziklapenari buruzko tailerrak antolatu zituen urtarrilaren amaieran. Laudio Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek goiz bateko tailerrean aktiboki parte hartu zuten.
Tailer hauek, hondakinak bereizteko, jardun bide egokiaz kontzientziatzeko kanpaina baten barruan murgiltzen dira. Egindako jarduerak, era ludikoaren bidez, gure ikasleek sortzen ditugun hondakinak behar bezala bereiztea zuen helburu nagusitzat. Modu berean, ingurumen arloko sentsibiliazio jasangarriagoaren bozeramaile bihurtu ziren.
Horretaz gain, Ikastolako sarrera nagusian Aiarako Kuadrillak utzitako totemak izan genituen, sortzen ditugun hondakinen sailkapena nola egin argiago ikusi ahal izateko.
Zaindu dezagun natura!