IKASTOLAKO TABERNA BERRIRO ZABALTZEKO EKIMENA
Guraso eta irakasle talde batek Ikastolaren hastapenetan proiektuaren sostengu ekonomikorako bere biziko garrantzia izan zuen Ikastolako Tabernaren ekimena berreskuratzea proposatu du.
Orduan bezala, Ikastolaren izaera herrikoiari heldu nahi diote topaleku euskalduna eskainiz herri erdian.
Ekimenaren abiapuntua, lehen esperien-tzia gisa, Laudioko jaietarako prestatu dute eta Pio XII pasabidean zegoen “Basajaun” tabernako lokalean zabalduko da berriro Ikastolako Taberna.
Uztailan taberna txukuntzeko egingo diren lanetan eta jaietako txandatan laguntzeko deialdia Ikastolako jaian aurkeztu zen eta zabalik izango dute ekainaren 21a bitartean.
Anima zaitez ekimenean parte hartzen, barrako txanda bat hartuz, pintxogile taldean izena emanez edo uztailean taberna txukuntzen.
Laguntzaile txartelak ikastolako idazkaritzan jasoko dituzte eta kontsultatarako taberna@laudioikastola.net posta elektronikoa ere zabaldu dute.
Laguntzaile txandatan izena emateko orria eskuratzeko egin klik HEMEN.