Irailaren 19tik 20ra DBH2ko ikasleek gau bateko irteera bat egin zuten Laudiotik Goikoganeko aterpetxera. Autobusez Usabelera abiatu ziren
eta oinez aterpetxera heldu. Aterpetxearen alboan dagoen zelaian beraiek proposatutako jolasetan ibili ziren: harrapaketan, perretxiko
bila,.... Gaua heldu zenean talde txiki batek Gorbeiako gurutzerako bideari ekin zion. Hurrengo egunean batu eta etxerantzako bidea
hartu zuten. Oso nekatuta itzuli arren barnetegiak merezi izan du, oso dibertigarria izan da-eta.
OHARRA
Argazki hauek esparru pribatuan bakarrik erabiltzekoak dira; ezin dira erabili jarduera komertzialetarako.
Argazkiren batek zure pribatutasunaren kontra eginez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan ikastetxean bertan edo helbide honetan: laudio@laudioikastola.eus.