Skip to main content

Agate Deuna

 

OHARRA

Argazki hauek esparru pribatuan bakarrik erabiltzekoak dira; ezin dira erabili jarduera komertzialetarako.

Argazkiren batek zure pribatutasunaren kontra eginez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan Ikastolan bertan edo helbide honetan: laudio@laudioikastola.eus.

Agate Deuna bezperan ehun lagundik gorako kalejira osatu eta lurra esnatzen aritu dira Ikastolako kideak. 

Kantuan ibili ostean, denon artean osatutako askari gozoa dastatzeko aukera izan dute.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Eta zelan ez, urtero bidelagun diren Andere Abesbatzako kideei ere, mila esker! Plazera da zuokin abestea.