Skip to main content

2025/26 30 Danborradako egitaraua eta argibideak

Irudia
danborrada

ENTSEGU OROKORRA

Ostegunean, 16:30ean entsegu orokorra egingo dugu Ikastolako sarrera nagusian.
2 eta 3 urtekoak ez dira etorri behar.
4 eta 5 urtekoek ikastolan dituzten danborrak igo beharko dituzte eta ostiralean berriro ikastolara eraman.

DANBORRADA EGUNA


Apirilaren 24an Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu.
18:00an Laudio Ikastola, Latiorro, eta La Milagrosa ikastetxeak Herriko plazatik kalejiran abiatuko gara San Prudentzio jaia iragartzeko. Ibilbideak  Batzalarrin, Zumalakarregi, Pintor Jose Arrue, Virgen del Carmen eta Elizalde kaleak zeharkatuko ditu berriz ere Herriko plazara iritsita erretreta jotzeko.
Ekitaldia amaitutakoan, Aldai plazan danborrak eta txalekoak jasoko dira eta parte hartzaileei askaria banatuko zaie, bai sukaldariei zein danborjoleei. Ostean, Herriko plazan amaierako jaia ospatuko dugu: umeentzako gunea, diskodantza eta Saharako elkartasun bidaia egingo duten ikasleen salmenta tokia.
Eguraldi txarra eginez gero, Aldai plazan burutuko da.

2 ETA 3 URTE

Haur hezkuntzako jolastokian geratuko dira. Gurasoek umeak jaso eta askarirako eta arropaz aldatzeko denbora izango dute.
Eguerdian etxera doazen umeak 17:00rako HHn egon behar dira.

4 ETA 5 URTE

16:30ean, gurasoek umeak jaso eta ikastolako frontoira igoko dira. Bertan askaria eman eta arropaz aldatu beharko dituzte. Segidan, gurasoak ikastolako antolatzaileek esaterakoan, frontoitik aterako dira eta ikastolako eremutik kanpo egon beharko dira.

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen hezkuntzako ikasleak 16:30ean aterako dira eta Bigarren Hezkuntzako frontoian elkartuko dira. 
Famiiek kontutan izan beharko dute ikasleen arropen kargu egin behar direla, horregatik gurasoren batek nahi izatekotan aukera izango du frontoian sartzeko umeei askaria emateko eta arropaz aldatzen laguntzeko. Segidan, gurasoak ikastolako antolatzaileek esaterakoan, frontoitik aterako dira eta ikastolako eremutik kanpo egon beharko dira. 
Lehen hezkuntzako ikasleek motxila ostegunean jeistea aurreikusten da. LH4koek danborradarako arropa goizean eraman ahal dute eta txangotik bueltatzerakoan ikastolan arropaz aldatu.

IKASTOLATIK JEITSIERA

17:30ean danborradako partaide guztiak Ikastolako aldapan elkartuko gara Herriko plazara jeisteko.

MATERIAL ITZULKETA

Txalekoak, danborrak eta makilak danborrada bukatu bezain laster jasoko dira Aldai plazan.
Danborrarien borlak eta maileguan utzitako arropak maiatzaren 7an jasoko ditugu16:30ean 4 eta 5 urtekoen jangelan. Utzitako arropa garbi bueltatzea eskertuko genuke eta ikaslearen izena idatzi itzultzeko dakarzuen poltsan.

Azken zirkularrak

0-1 Matrikula / Danborrada/ Tanta banaketa / Lan eskaintzak / Agenda 2030 bideoak / AE26 albisteak / AIEKEren boletina / Katukako familiei sorpresa / "Arro eta Doña Ines" ipuina 2 urtetan
Apirilaren 24an Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu 18:000etan Herriko plazatik abiatuta. Eguneko programazio zehatza datorren asteko astekarian luzatuko dizuegu.
Danborrada / Korrika / Familiak eleaniztasunean / Agenda 2030 / Laudio Txikikoen txangoa / LH4: Aizpea Goenagarekin solasaldia / DBHko Hedatze saioak / DBH3ko gurasoen bilera
Korrika / Jantokiko menua eta higiene argibideak / 2 urtekoen Barbantxo ipuina / HHko danborradarako argibideak / LH3 "Hazteko energia" tailerrean / LH6koen merkatu solidarioa / DBH2 Nagusien egoitzan / Batxilergoko…