ATE IREKIAK
Urtarrilaren 24an, larunbata, datorren ikasturtean, 2026/27an, Haur Hezkuntzan 2 urtetik aurrerako mailatan hasiko diren familia berriei zuzendutako ate irekiak burutuko ditugu.
Ikastolara etortzen interesatuta egon daitekeen familiarik ezagutzen duzu? Gonbidapena pasa:
Bazatoz? Hitzordua hartu eta gure Hezkuntza eskaintza partekatuko dugu zurekin.
Infomazio gehiagorako, deitu 94 672 67 37 telefonora edo matrikula@laudioikastola.eus helbidera idatzi.
MATRIKULA
Aurki 2026/27 ikasturterako matrikula zabalik izango dugu, otsailaren 2tik 13ra, 2024 urtera arte jaiotakoentzat; hau da, 2026/27 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 urtetik DBH4 bitarteko mailaren batean Ikastolan matrikulatu nahi duten ikasleen familientzat.
OROKORRA
OSTEGUNEAN, HILAK 15, LEYRE CANOREN HITZALDIA 17:30EAN KULTURA ETXEKO ARRAÑO GELAN
“Nola izan bidelagun haurren haserrealdietan” hitzaldia eskainiko du. Saioan zehar erregulazio emozionala, presentzia, enpatia eta asertibotasuna bezalako gakoak jorratuko dira.
BIHAR, URTARRILAK 14, ZAPI ESKAERAK EGITEKO AZKEN EGUNA
Lehen eskaera otsailaren 4rako, Agate Deuna bezperako kantu kalejirarako, izango dugu prest. Prezioa: 6 euro.
Eskaerak egiteko azken eguna: urtarrilaren 14a.
Jasotzeko data: urtarrilaren 27tik aurrera.
EUSKARA-ARABIERA-AMAZIGERA POLTSIKO HIZTEGIA
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak euskara-arabiera-amazigera oinarrizko poltsiko hiztegia aurkeztu berri du.
JANTOKIA
OTORDUAK IKASTOLAN DISFRUTATZEKO AHOLKUAK
Eguna ondo bideratze aldera, elikadura aldetik behintzat, gosariak bere biziko garrantzia dauka: fruta, esnekiak, fruitu lehorrak, eztia, zekaleak, ogia… hainbat aukera eguneko lehen orduetan indarra hartzeko.
Gerora, hamaiketakoa Ikastolan egiteko orduan, fruta ale bat aukera ezin hobea da, jaki gozoak, txutxeak edota ogitartekoak baztertuta. Izan ere, helburua jangelako otordura behar bezala, nahikoa gosez, ailegatzea da eta Ikastolako menua disfrutatzea.
On egin!
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
DANTZA TALDEAK EMANALDI BIKAINA ESKAINI ZUEN NEGUKO AZOKAN
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
5 URTEKOEN TXANGOA ARTIUMERA
Ostiralean, urtarrilak 16, 5 urteko ikasleak Gasteizera joango dira Artium museoa bisitatzera egun osorako txangoan.
Argibide guztiak HEMEN
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
BATXILERGOA
"DEABRUAREN MAKINAK"
Batxilergoko 1. mailako Irune Lumbreras Etxebarria ikasleak teknologia berriek gure egunerokoan eragin dituzten aldaketei buruz hausnartu du Aiaraldea komunikabidean argitaratu berri duen iritzi artikuluan