
OROKORRA
FAMILIEKIN LANTZEKO GAIEN PROPOSAMEN BILKETA
Ikasturtean zehar familiekin batera gai ezberdinen inguruan hausnartzeko hitzaldi, mahai inguru edo bestelako ekimenak landu nahi ditugu. Ardatza familien interesetan kokatu nahi dugu eta horretarako galdetegi honen bidez zuen iritzi eta ekarpenak jaso nahi ditugu.
INKESTA ERANTZUN


URRIAREN 16AN PALESTINAR HAURRAK OMENTZEKO EKITALDIA IKASTOLAN
Urriaren 16an, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herriko ikastetxeetan Paslestinako haurrak omentzeko ekitaldiak burutzeko deialdia luzatu du. Ikastolako familiak 16:30ean egoitza nagusiko kanpoaldean elkartuko gara bildutako zapatekin argazki kolektiboa egiteko.
Ekitaldia antolatzeko familia bolondresak beharko ditugu. 16:00etan Ikastolako sarreran, idazkaritza ondoan, elkartuko gara.
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT KAMISETA ESKAINTZA
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan, Euskaraz bizi nahi dut lelodun kamiseta jantziko dugu. Ikastolan erosteko aukera eskainiko dugu azaroaren 6ra arte, ondorengo formularioa beteta:


Pantailen arriskuak, prebentzioa eta erabilera osasungarrirako jarraibideak ezagutzeko dohako saioa Amurrion
Urriaren 16an, osteguna, 18:00etan Amurrio Antzokian, Gregorio Moreno Gonzalezek, haurren eta gazteen osasun mentalean espezializatutako mediku psikiatra, eskainitako saioa izango da. Sarrera doan.
LAUDIO TXIKI
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
2 URTEko haurren gurasoen bilera urriaren 22an, asteazkena, 17:00etan Laudio Txikin burutuko dugu.
KATUKAko bilera berriz, urriaren 28an, asteartea, 17:00etan Laudio Txikin.
HAUR HEZKUNTZA
4 URTEKOEN TXANGOA PLENTZIAKO PORTURA
Urriaren 23an 4 urteko haurrek egun osoko txangoa egingo dute Plentziako portura.
Egunerako argibide guztiak HEMEN
5 URTEKOEN TXANGOA URDUÑARA
Urriaren 24an 5 urteko haurrek egun osoko txangoa egingo dute trenez Urduñara.
Egunerako argibide guztiak HEMEN
LEHEN HEZKUNTZA
LH2KOAK LIBURUTEGIAN EGON DIRA
Lamuza parkeko jolas-eremuan aritzeko tartea ere izan zuten.
DBH
DBHko IKASLEEN SARRERA ORDUTEGIA
DBHko ikasleak 8:50etik aurrera sartu daitezke Ikastolara eta ez lehenago. Izan ere, ordu horretan zabaltzen dira gelak, ordutegi lektiboa hasi baino 10 minutu lehenago. Arau hau gogoan izatea eskatzen dizuegu, Ikastolako funtzionamendu egokia berma dezagun.
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
DBH4ko gurasoen bilera urriaren 29an, asteazkena, burutuko dugu 17:00etan Areto Nagusian.
BATXILERGOA