Skip to main content

2024/25 26 Agate Deuna

Irudia
agate deuna

OLES OLES AMALURRA ESNA ZAITEZ

 

Otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, kopla zaharrak abesteko ohiturari eustea erabaki dugu. 

Agate Deuna kalejira burutuko dugu guztion artean otsailaren 4an 17:45etik aurrera Lamuza plazatik abiatuta.

Deialdi irekia da, haur, gazte eta helduok, familian zein lagun artean parte har dezagun, ahal dela baserritarrez jantzita eta makilarekin. Antolaketa behar bezala garatu dezagun, egun bakoitzeko hitzorduetara aurretik izena ematea eskatzen dugu formulario honetan urtarrilaren 31a baino lehen: (15 pertsona baino gehiago beharko dira ekintza burutzeko)

IZENA EMAN

 

IKASTOLAKO PROGRAMA

Egun hauetan Agate Deuna bezperako koplak prestatzen arituko gara Haur,  Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta asteartean, otsailaren 4an, Ikastola eremuan zein herriko txoko ezberdinetan hainbat agerraldi burutuko ditugu. Horrez gain, Laudio Txikin eta Haur Hezkuntzako etapan familientzako agerraldiak egingo dituzte.
 

 

Azken zirkularrak

Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!
Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Mantenurako lan poltsa / Ikastolako mediku zerbitzua / Elkartasun zinema / Gurasoleku agenda / Faktoriako euskara egitasmoa / Gazte talent / Xake eskaintza / Laudio Txikiko gurasoen bilerak / Irakurzaletasuna HHn / LHko…
Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…