Skip to main content

2024/25 24 Sahararako bilketa

Irudia
SAHARA BILKETA

"IKASLE BAT KILO BAT" - SAHARARAKO BILKETA 

 

Ikastolak urteak daramatza saharar herriari modu batean edo bestean elkartasuna adierazten. Elikagai bilketak eginez, ikasleekin elkartasun bidaiak burutuz... . Eta aurten, aurreko urteetan bezala, Euskal Herritik Saharara abiatzen den elkartasun karabanarako produktu bilketa baliatuz Batxilergoko 2.mailako ikasleek egindako azken bidaitik ekarritako eskaeretako batzuk erantzuteko bilketa ere egingo da.

LAUDIO IKASTOLAKO BILKETA

Abenduaren hasieran egindako bidaian, batxilergoko 2.mailako ikasleek Bucraa herriko azpiegitura ezberdinak bisitatu zituzten; nagusien eguneko zentroa (bertan egin baitzuten lan kooperatiboa), eskola, ospitala... . Bisita hauei esker bertako errealitatea eta beharrak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Hori dela-eta, aurtengo bilketan Ikastolan bilketa propioa egitea erabaki da, ahal den neurrian bertan dauden beharrak asetzen laguntzen jarraitzeko. Baietz furgoneta bat bete!

Ondorengoa jasoko da otsailaren 21era arte Ikastolako sarreran:

-Eguneko zentroara bidaltzeko nagusientzako pardelak.

-Eskolarako marra bateko koaderno handiak (amaieran ikus daiteke nolakoa den).

 

Modu honetan, eta orain Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek abiatuko duten proiektuarekin, Ikastolak saharar herriarekin elkarlanean jarraituko du.

 

EUSKAL HERRIKO BILKETA

Urtero data hauetan egiten den bezala, aurten ere, Ikastola elikagai bilketarako gune izango da. Bilketa hau otsailaren 21era arte arte luzatuko da, horretarako Ikastolako sarreran eta Haur Hezkuntzako sarreran txoko bana prestatu da. Hauek dira batuko diren produktuak:

-Pasta

-Lekaleak

-Atun eta sardina kontserba latak

-Azukrea

-Arroza

-Konpresak.

 

MAILA

EKARPENA

LT LEKALEAK - TXITXIRIOAK
HH 3 ARROZA
HH 4 LEKALEAK - DILISTAK
HH 5 LEKALEAK - TXITXIRIOAK
LH 1 LEKALEAK - TXITXIRIOAK
LH 2 LEKALEAK - DILISTAK
LH 3 ARROZA
LH 4 LEKALEAK - INDABAK
LH 5 PASTA
LH 6 MARRA BATEKO KUADERNOAK
DBH 1 PASTA
DBH 2 AZUKREA
DBH 3 KONPRESA 
DBH 4 ATUN EDO SARDINA LATA
BATXI 1 HELDUENTZAKO PARDELAK
BATXI 2 MARRA BATEKO KUADERNOAK

 

Irudia
KOADERNOA

Azken zirkularrak

Laudioko Euskal Jaia / Bekak / Jantoki eta zerbitzu asistentzialeko komunikazioa / EKE ekintzen hasiera / HHko 2. zikloko gurasoen bilerak / LHko gurasoen bilerak / DBH2koen egonaldia Hodarribian
Kulturartekotasuna / EKE ekintzak / Gurasoen Txokoa / Euskalgintza Kontseiluaren boletina / Gurasoleku / Laudio Txikiko gurdien antolaketa / HH3koen etxekotzea / LH6 bilera data aldaketa
Mantentze txandan izena emateko aukera
2026/27rako irteera baimena / Mantentze txanda / Beka deialdia / Lan deialdiak / Jantoki menua eta alergia eta intolerantzien komunikazioa / EKE eskaintza / 2 urtekoen argazkiak / Guraso bilerak / LH1erako argibideak / C1…