Skip to main content

2024/25 18 Juul kanpaina

Irudia
JULL

Zer da JUUL Kanpaina?

Laudio Ikastolak irakurketa ohitura eta zaletasuna bultzatzeko aurrera eramaten duen programa bat da. Kanpaina honek Euskal Herriko ikastoletako haurren artean irakur zaletasuna sustatzea du helburu.


Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Interes hori, ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten ikastera. Ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, jarduera ezberdinak eramaten ditu aurrera irakurketaren zaletasuna sustatzeko eta hauek JUUL kanpainarekin amaitzen dira.


Haurrek irakurtzen dakitela edo oraindik ez dutela ikasi, familiek ere, gurekin batera, irakurketa sustatzen ahal duzue. Adibidez, gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez eta bertan dituzten liburuak aztertzen eta aukeratzen laguntzen, beraiekin irakurtzen.

Halaber, irakurketarako horren egokia den neguko opor garai honetan, liburua opari ezin hobea izan daitekeela kontuan hartzea gustatuko litzaiguke.
Juul kanpainaren web orrialdean “Irakurgidak” atalean aurkitzen ahal dituzue bere kalitatearengatik gomendatutako haur eta gazteentzako ipuin- zein liburu-zerrenda. Ikastolan edo udal liburutegietan aholkua eska dezakezue.


Zuen seme-alaben hezkuntzaren garapenean, jarrai dezagun elkarrekin lanean!

 

Liburu klasikoak.pdf
Karrikiri - Aholku literarioak Haur eta Lehen Hezkuntza.pdf
Karrikiri-liburu-zerrenda-2019-2020.pdf

Azken zirkularrak

Laudioko Euskal Jaia / Bekak / Jantoki eta zerbitzu asistentzialeko komunikazioa / EKE ekintzen hasiera / HHko 2. zikloko gurasoen bilerak / LHko gurasoen bilerak / DBH2koen egonaldia Hodarribian
Kulturartekotasuna / EKE ekintzak / Gurasoen Txokoa / Euskalgintza Kontseiluaren boletina / Gurasoleku / Laudio Txikiko gurdien antolaketa / HH3koen etxekotzea / LH6 bilera data aldaketa
Mantentze txandan izena emateko aukera
2026/27rako irteera baimena / Mantentze txanda / Beka deialdia / Lan deialdiak / Jantoki menua eta alergia eta intolerantzien komunikazioa / EKE eskaintza / 2 urtekoen argazkiak / Guraso bilerak / LH1erako argibideak / C1…